Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

11:05

Italiako Giroa

Osteguna, maiatzak 25

Italiako Giroaren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Oderzo-Val di Zoldo (161 kilometro)

EITB MEDIA

Mendiko etapa, bost mendaterekin, azken biak, bigarren mailakoak, ibilbideko azken 15 kilometroetan.

  • 2023ko Italiako Giroko 17. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 17. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bezperako etapa lauaren ostean, mendia protagonista handia izango da berriro Italiako Giroan. Ostegunean, maiatzaren 25ean, jokatuko den etapak 161 kilometroko ibilbidea izango du Oderzo eta Val di Zoldo artean.

Etapa laburra da, baina bizia izatea espero da. Bost mendate igo beharko dituzte txirrindulariek. Lehenengoa, Passo della Crosetta (1. mailakoa), lehen 20 kilometroak egin ostean igoko dute. Horren gainetik 120 kilometro izango dituzte helmugaraino.

Ondoren, Pieve d'Alpago (4. mailakoa) igoko dute. Hori igarotakoan, oraindik ibilbideko bigarren zati osoa izango dute aurretik. Jardunaldiaren bigarren parte horretan, 1. mailako beste mendate bat izango dute zain 135. kilometroan, Forcella Cibiana, helmugatik 30era. Bukaeran, ostera, 2. mailako bi mendate agertuko dira, bata bestearen atzetik: Coi (% 19rainoko maldak ditu) eta Val di Zoldo (bertan jarri dute helmuga).  

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn: eitb.eus-en, etapa oso-osorik ikusteko aukera izango da, 12:10etik aurrera; ETB4k 13:30etik 15:10era egingo du bat seinalearekin, eta, ohi legez, telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.

Ikusi 17. etaparen profila | Ikusi 19. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

Perfil de la etapa 18 del Giro de Italia. Foto: giroditalia.it

Italiako Giroko 18. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

------------------------------------------------------

COI eta VAL DI ZOLDO

Subida a Coi y Val di Zoldo del Giro de Italia 2023. Foto: giroditalia.it

Italiako Giroko Coi eta Val di Zoldo mendateen igoera. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 18. etapa (maiatzak 25)

Ibilbidea: Oderzo – Val di Zoldo

Distantzia: 161 km

Goranzko desnivel metatua: 3.700 m

Hasiera-ordua: 12:20

Amaiera-ordua: 16:56 (36 km/h), 17:15 (34 km/h), 17:36 (32 km/h).

Mendiko saria: Passo della Crosetta (1. mailakoa), 40,8 kilometroan; Pieve d'Alpago (4. mailakoa), 68,3 kilometroan; Forcella Cibiana (1. mailakoa), 136,2 kilometroan; Coi (2. mailakoa), 155,7 kilometroan; Val di Zoldo (2. mailakoa), 161 kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena