Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:52

Italiako Giroa

Maiatzak 24, asteazkena

Italiako Giroaren 17. etaparen profila eta ibilbidea: Pergine Valsugana - Caorle (195 kilometro)

EITB MEDIA

Trantsizio-etapa izango da, ia guztia beheranzko maldarekin eta 300 metroko desnibelarekin aurkezten baita.

  • 2023ko Italiako Giroko 17. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 17. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Giroko azken astean dauden hiru etapa menditsuetako lehena behin atzean utzita, maiatzaren 24an 2023ko Italiako Giroko hamazazpigarren etapa jokatuko da, Pergine Valsuganan hasi eta Caorlen amaituko den 195 kilometroko jardunaldian. Ondobidean, trantsizio-etapa izango da, ia ibilbide guztiak beheranzko joera baitauka.

Mendaterik gabeko etapa honek ez die inolako erronkarik ekarriko txirrindulariei. Gainera, ibilbideak bihurgune askorik ere ez du, errepide zuzen eta luzeko tarte asko dituen jardunaldia baita. Beraz, abenturazalek lan zailak izango dituzte tropelaren kontrolpetik hanka egin eta ihesaldiak antolatzeko, esprinterrentzako azken aukeratako bat izango baita.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ondorengo ordutegietan: eitb.eus-en, etapa oso-osorik ikusteko aukera izango da, 12:40tik aurrera; ETB4k 14:30etatik 15:10era egingo du bat seinalearekin, eta, ohi legez, telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.

Ikusi 16. etaparen profila | Ikusi 18. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Italiako Giroko 17. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

2023ko Italiako Giroko 17. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 17. etapa (maiatzak 24)

Ibilbidea: Pergine Valsugana – Caorle

Distantzia: 195 km

Goranzko desnibel metatua: 300 m

Hasiera-ordua: 12:50

Amaiera-ordua: 16:57 (47 km/h) | 17:08 (45 km/h) | 17:20 (43 km/h).

Mendiko saria: Ez dago.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    05 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena