Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

18:54

Italiako Giroa

Maiatzak 20, larunbata

Italiako Giroaren 14. etaparen profila eta ibilbidea: Sierre-Cassano Magnago (193 km)

EITB MEDIA

Etapak mendate bakarra du, Passo del Sempione, 1. mailakoa, ibilbidearen hasieran. Gainetik helmugara iritsi arte 150 kilometro izango dituzte, lauak.

  • 2023ko Italiako Giroko 14. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 14. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mendiko bi etapen arteko trantsiziozko jardunaldia jokatuko dute larunbatean, maiatzak 20. Ibilbideak 193 kilometro ditu, Sierren hasita eta Cassano Magnagon amaituta, eta Suitzako Alpeen erdigunean hasiko da. Lehen kilometroetan ibilbidea gogortzen joango da Passo del Sempione 1. mailako mendatea igo arte. 20,2 kilometroko igoera da, batez besteko % 6,5eko aldaparekin. Malda gogorrenek % 14ko desnibela dute.

Jaitsiera luzea du mendateak, 150 kilometrokoa, eta zorrotz jokatzekoa. Ondoren, ibilbidea laua izango da azken kilometrora iritsi arte, hor % 3ko igoera txikia izango dute 300 metroko azken zuzengunera iritsi arte. 

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:20tik aurrera; ETB4k 14:00etatik 15:10era egingo du bat seinalearekin, eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.

Ikusi 13. etaparen profila | Ikusi 15. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA


2023ko Italiako Giroko 14. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

2023ko Italiako Giroko 14. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 14. etapa (maiatzak 20)

Ibilbidea: Sierre – Cassano Magnago

Distantzia: 193 km

Goranzko desnivel metatua: 1.600 m

Hasiera-ordua: 12:15

Amaiera-ordua: 16:58 (41 km/h) | 17:14 (39 km/h) | 17:32 (37 km/h).

Mendiko saria: Passo del Simpione (1. mailakoa), 56. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    18 Zuzenean 18:30 - 21:45 ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena