Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

11:50

Italiako Giroa

Maiatzak 23, asteartea

Italiako Giroaren 16. etaparen profila eta ibilbidea: Sabbio Chiese-Monte Bondone (203 kilometro)

EITB MEDIA

Azken asteari hasiera emango dion zailtasun handieneko etapetako bat da, bost mendate baititu, horietako bi 1. mailakoak.

  • 2023ko Italiako Giroko 16. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 16. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bigarren atseden egunaren ondoren, 2023ko Italiako Giroaren hamaseigarren etapa jokatuko da maiatzaren 23an, asteartean. Sabbio Chiesen hasi eta Monte Bondonen amaituko da jardunaldia, 203 kilometroko ibilbidea egin ostean. Azken asteari hasiera emango dion zailtasun handiko etapa izango da, bost mendate baititu, horietako bi 1. mailakoak.

Lehen zatia laua izango da, eta tarte horretan txirrindulariek 30 tunel baino gehiago pasatu beharko dituzte. Riva del Gardare atzean utzita, orduantxe hasiko da ia etenik gabeko igoeren segida, etaparen desnibel metatua 5.000 metrotik gorakoa izatea eragingo duena. Passo di Santa Barbara (1. mailakoa, 12 kilometro eta % 8tik gorako batez besteko maldak ditu) izango da parte-hartzaileen indarrak neurtuko dituen eta liderrak gainerakoetatik bereiziko dituen lehen oztopoa. Ia jarraian, Passo di Bordala (3. mailakoa, 4,5 kilometro eta % 7 inguruko batez besteko maldak) izango dute aurrez aurre.

Jaitsiera txiki baten ondoren, Matassone (13 kilometro eta % 5eko batez besteko maldak) eta Serrada (17 kilometro eta % 5,5eko batez besteko maldak) 2. mailako mendateak iritsiko dira. Ondoren, Adigio haranera itzuliko dira, baina indarrak gorde beharko dituzte tarte horretan, eguneko azken igoera izango baitute zain, Monte Bondone, eguneko mendate luzeena (20 kilometro) eta tarte oso gogorrak dituena (% 15eko gehienezko aldapak). Denetara, % 6,8ko batez besteko maldak ditu.

Horrenbestez, etapa honek sailkapen orokorrean aldaketak ekarriko dituela aurreikusten da. Une honetan, Bruno Armirail frantziarra dago guztien buru. Groupamako txirrindulariak 1:08ko tartea du Geraint Thomas (Ineos) galestarrarekiko. Cardiffekoak, bere aldetik, bi segundoko aldea ateratzen dio alde hirugarren tokian ageri den Primoz Roglic (Jumbo) esloveniarrari. Laugarren postuan, berriz, Joao Almeida (UAE) portugaldarra dago, 1:30era.

Lasterketaren bigarren astean faboritoen artean ez da eraso nabarmenik egon, eta hainbat txirrindulari etxera joatea eragin duten eguraldi txarrari, eroriko ugariei eta covid agerraldiei aurre egin eta gero, jardunaldi honek hasiera eman beharko lioke Erromako azken garaipenaren lehia handiari.

Horretarako, Giroko azken asteak gordetzen dituen hiru etapa menditsuak, asteartean, ostegunean eta ostiralean korrituko direnak, erabakigarriak izango dira. Horrez gain, ez da ahaztu behar larunbatean zain izango duten 18 kilometroko kronoigoera, azken epaile gisa jardun dezakeena Jai Hindley iazko txapeldunaren lekukoa nork jasoko duen erabakitzeko.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn: eitb.eus-en, etapa oso-osorik ikusteko aukera izango da, 10:40tik aurrera; ETB4k 13:15etik 15:10era egingo du bat seinalearekin, eta, ohi legez, telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.

Ikusi 15. etaparen profila | Ikusi 17. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Italiako Giroko 16. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

2023ko Italiako Giroko 16. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

------------------------------------------------------

MONTE BONDONE

16. etapako igoera

16. etapako helmugarako igoera (1. mailakoa). Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 16. etapa (maiatzak 23)

Ibilbidea: Sabbio Chiese – Monte Bondone

Distantzia: 203 km

Goranzko desnibel metatua: 5.200 m

Hasiera-ordua: 11:05

Amaiera-ordua: 16:50 (35 km/h) | 17:15 (33 km/h) | 17:43 (31 km/h).

Mendiko saria: Passo di Santa Barbara (1. mailakoa), 76,8. kilometroan; Passo Bordala (3. mailakoa), 84,2. kilometroan; Matassone (2. mailakoa), 116,4. kilometroan; Serrada (2. mailakoa), 153,5 kilometroan; Monte Bondone (1. mailakoa), 203. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena