Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
MAIATZAK 19, OSTIRALA
EITB MEDIA
Elurte handiak egon litezke, eta elur-jausiak izateko arrisku handia dago; hori dela eta, antolatzaileek etapa honetako ibilbidea aldatu behar izan dute. Nolanahi ere, 1. mailako hiru mendate igo beharko dituzte txirrindulariek, eta jardunaldia horietako azkenean amaituko da.
2023ko Italiako Giroko 13. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.
2023ko Italiako Giroaren hamahirugarren etapa maiatzaren 19an jokatuko dute, ostiralean, eta aurreikuspena da azken sailkapen nagusirako lehian eragina izatea, kontuan izanik ibilbidea zein den eta nolako gogortasuna duen. Duela egun batzuk, elurte handiak egoteko probabilitateagatik eta elur-jausiak gertatzeko arriskua dela eta, antolatzaileek erabaki zuten ibilbidean aldaketa batzuk egitea; hala ere, etapak 199 kilometroko ibilbidea eta 1. mailako hiru mendate izango ditu, eta, horrez gain, goian amaituko da.
Etapa alpinoa da. Italian hasiko da, Borgofranco d'Ivrean, eta eta Suitzan amaitu, Crans Montanan. Txirrindulariek Grand Saint-Bernard eta Croix de Coeur ere igo beharko dituzte, 87. eta 140. kilometroetan hurrenez hurren, eta, eguna amaitzeko, Crans Montana. 1. mailakoak dira hirurak, eta Giroko antolatzaileek nabarmendu dute Croix de Coeur mendateko jaitsiera ere zaila dela. Giroaren historian lehen aldiz igaroko da lasterketa mendate horretatik.
Croix de Coeur mendateak 15 kilometroko igoera du, eta batez beste % 9ko maldak; Crans Montanak, ordea, 13 kilometro eta % 7ko maldak ditu. Horri gehitu behar zaio Grand Saint Bernard igoera oso luzea dela, eta txirrindulariek Giroaren puntu honetan, ia bi aste daramatzatela lanean. Nekea ere gakoa izan liteke.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 10:50etik aurrera; ETB4k 13:30etik 15:10era egingo du bat seinalearekin, eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.
Ikusi 12. etaparen profila | Ikusi 14. etaparen profila
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 13. etapa (maiatzak 19)
Ibilbidea: Borgofranco d´Ivrea – Crans Montana
Distantzia: 199 km
Goranzko desnibel metatua: 5.100 m
Hasiera-ordua: 11:05
Amaiera-ordua: 16:47 (36 km/h) | 17:11 (34 km/h) | 17:38 (32 km/h).
Mendiko saria: Col du Grand Saint-Bernard (1. mailakoa), 87,5. kilometroan; Croix de Coeur (1. mailakoa), 140. kilometroan; Crans Montana (1. mailakoa), 199. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa