Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:32

Italiako Giroa

21. etapa

Bernalek bereganatu du Giroa eta Gannak azken erlojupekoa

A. A. | EITB MEDIA

Kolonbiarrak 1:29ko aldea atera dio sailkapen nagusian bigarren izan den Damiano Carusori, eta, hala, bere bigarren itzuli handia irabazi du, 2019ko Frantziako Tourraren ostean.

  • Egan Bernal

    Egan Bernal, besoak gora Milanen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Egan Bernal (INEOS Grenadiers) txirrindulari kolonbiarrak Italiako Giroaren 104. edizioa irabazi du igande honetan, hogeita batgarren eta azken etapan sailkapen nagusian zeukan abantailari eutsi ostean.

Horrela, Bernalek (24 urte) bere bigarren itzuli handia irabazi du, 2019ko Frantziako Tourrean nagusi izan ondoren. Ineoseko ziklista Italiako lasterketa handia irabazten duen bigarren kolonbiarra izango da horrenbestez; izan ere, 2014an Nairo Quintanak ireki baitzuen bidea bere herrialderako.

Damiano Caruso italiarrak (Bahrain) bigarren bukatu du, irabazlearengandik 1:29ra. Podiumeko azken postua Simon Yates britainiarrarentzat (BikeExchange) izan da, 4:15era. Maglia arrosa bereganatzeaz gain, Bernalek bi etapa garaipen eta lasterketako gazterik onenaren saria ere eskuratu ditu, eta Ineos bere taldea nagusitu da taldekako sailkapenean.

Bitartean, Ganna (INEOS Grenadiers), hasierako erlojupekoan gailendu zena, nagusitu da Giroa itxi duen erlojuaren aurkako proban ere (29,4 kilometrokoa) 33:48ko denborarekin. Munduko txapeldunak, gainera, zulatua izan eta  bizikletaz aldatu behar izan du.

Aitzitik, ezusteko horrek ez dio eragotzi  eta irabaztea 12 segundoko tartea aterata Rémi Cavagna frantziarrari (Deceuninck-Quick STEP). Hori bai, Cavagnak ere ezbeharra izan du, hesi batzuen aurka jo baitu, eta denbora galdu. Hirugarren tokian Edoardo Affini italiarra (Jumbo-Visma) sartu da 13ra.

21. etapako sailkapena:

1 - GANNA Filippo (INEOS) 33:48

2 - CAVAGNA Rémi (Deceuninck) +0:12

3 - AFFINI Edoardo (Jumbo) +0:13

4 - SOBRERO Matteo (Astana) +0:14

5 - ALMEIDA João (Deceuninck) +0:27

6 - WALSCHEID Max (Qhubeka) +0:33

7 - BETTIOL Alberto (EF) +0:34

8 - TRATNIK Jan (Bahrain) +0:42

9 - MOSCON Gianni (INEOS) +0:44

10 - KEISSE Iljo (Deceuninck) +0:47

-------------------------------------

Behin betiko sailkapen nagusia:

1 - BERNAL Egan (INEOS) 86:17:28

2 - CARUSO Damiano (Bahrain) +1:29

3 - YATES Simon (BikeExchange) +4:15

4 - VLASOV Aleksandr (Astana) +6:40

5 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS) +7:24

6 - ALMEIDA João (Deceuninck) +7:24

7 - BARDET Romain (DSM) +8:05

8 - CARTHY Hugh (EF) +8:56

9 - FOSS Tobias (Jumbo) +11:44

10 - MARTIN Dan (Israel) +18:35

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena