Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:22

Italiako Giroa

17. etapa

Dan Martinek irabazi du etapa eta Yatesek Bernalekiko zuen desabantaila murriztu du

A. B. E. | EITB Media

Irlandarrak irabazi du Giroko 17. etapa. Egan Bernal liderrak txakalaldia izan du, eta hirugarren izan den Simon Yatesek 53 segundo atera dizkio kolonbiarrari.

  • Dan Martin

    Dan Martin, 17. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dan Martinek (Israel Start-Up Nation) irabazi du Italiako Giroko 17. etapa, Canazei eta Sega di Ala artekoa (193 km). Egan Bernalek (Ineos-Grenadiers) jarraitzen du lidergoan, baina txakalaldia izan du, eta Simon Yatesek 53 segundo atera dizkio kolonbiarrari.

Martin irlandarrak bere lehen garaipena lortu du Giroan 34 urterekin. Eguneko ihesaldian sartu da, eta lasterketaren buruan bakarrik ibili ostean, garaipena lortu du, ibilbidea lau ordu 54 minutu eta 39 segundoan amaituta. Bigarren izan da Joao Almeida (Deceuninck Quick Step) 12 segundora, eta Simon Yates (BikeExchange) hirugarren 30 segundora. Ondoren, 1'23"ra sartu da Egan Bernal, Damiano Caruso, Daniel Martinez eta Diego Ulissi txirrindulariek osatutako taldea.

Sailkapen nagusian ez da sarraskirik egon, baina Yatesek erakutsi du Bernalek ere hutsegin dezakeela. Mendate gainean amaitzen diren bi etapa geratzen dira oraindik, eta Giroa ez dago itxita. Txakalaldia izan duen arren, Egan Bernal dago sailkapen nagusiko lehen postuan, 2'21" ateratzen dio bigarren den Carusori, eta 2'23"ko abantaila du hirugarren den Simon Yatesekiko.

Azken igoeran Giroa irabazteko lehian ari diren txirrindulariek ezin izan dute Martin harrapatu, eta irlandarrak erdietsi du garaipena. Atzetik Pedrero ibili da, baina Almeidak eta Yatesek harrapatu egin dute, baita atzean utzi ere. Helmugarako hiru kilometro falta zirenean moztuta geratu da Bernal. Almeidak eta Yatesek aurrera egin dute, eta Bernali Daniel Martinezek lagundu dio denbora ahalik eta gutxien gal zezan. Azkenean, kolonbiarrak 53 segundo galdu ditu Simon Yatesekiko, baina oraindik abantaila polita du aurkari zuzenekiko.

17. etapako sailkapena:

1 - MARTIN Dan (Israel Start-Up Nation) 4:54:38
2 - ALMEIDA João (Deceuninck - Quick Step) + 0:13
3 - YATES Simon (Team BikeExchange) + 0:30
4 - ULISSI Diego (UAE-Team Emirates) + 1:20
5 - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) d.b.
6 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers 15 1:23
7 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) d.b.
8 - PEDRERO Antonio (Movistar Team) + 1:38
9 - BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) + 1:43
10 - BENNETT George (Team Jumbo-Visma) + 2:21

Sailkapen nagusia:

1 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) 71:32:05
2  - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) + 2:21
3 - YATES Simon (Team BikeExchange) + 3:23
4 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) + 6:03
5 - CARTHY Hugh (EF Education - Nippo) + 6:09
6 - BARDET Romain (Team DSM) + 6:31
7 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers) + 7:17
8 - ALMEIDA João (Deceuninck - Quick Step) + 8:45
9 - FOSS Tobias (Team Jumbo-Visma) + 9:18
10 - CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) + 11:06
11 - MARTIN Dan (Israel Start-Up Nation) + 13:37
12 - BENNETT George (Team Jumbo-Visma) + 19:08
13 - BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) + 27:30

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena