Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
12. etapa
Erredakzioa
Jhonatan Narvaezek irabazi du Groko 12. etapa, azken kilometroetan iheskide izan duen Mark Padunen zulatuaz baliatuta. Ez da aldaketarik egon sailkapen nagusiko lehen postuetan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Jhonatan Narvaezek (Ineos) irabazi du Italiako Giroko 12. etapa, Cesenaticon hasi eta bukatu dena (204 kilometro). Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egin eta Joao Almeidak (Deceuninck Quick Step) lidertzan jarraitzen du.
Azken 15 kilometroetan ihes eginda ibili da Ekuadorko txirrindularia. Ihesaldian Mark Padun (Bahrain Mclaren) izan du lagun, baina Padunek zulatua izan du azken txanpan eta horretaz baliatu da Narvaez azken kilometroak bakarrean egin eta garaipena eskuratzeko. Padun bigarren izan da minutu eta zazpi segundora. Faboritoak tropelean iritsi dira, irabazlearengandik 8'25"era. Narvaezena Ekuadorko txirrindulari batek aurtengo Giroan lortzen duen bigarren etapa garaipena da, Jonathan Caicedok Etnan bukatu zen etapa irabazi baitzuen.
Joao Almeida da sailkapen nagusiko lehen postuan, Wilco Kelderman (Sunweb) da bigarren 34 segundora, eta Pello Bilbao (Bahrain McLaren) hirugarren 43 segundora.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa