Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

16:38

Italiako Giroa

10. etapa

Saganek etapa garaipena lortu du urtebete irabazi gabe egon ostean

Erredakzioa

Peter Saganek irabazi du Giroko 10. etapa, ihesaldian sartu eta helmuga lehen postuan gurutzatuta. Pello Bilbaok erasoa jo du helmugarako 18 kilometroren faltan eta 3. segitzen du sailkapen nagusian.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Peter Saganek (Bora-Hansgrohe) irabazi du Italiako Giroko hamargarren etapa, Lanciano eta Tortoreto artekoa (177 kilometro), eta amaiera eman dio irabazi gabeko urtebeteko boladari.

Eguneko ihesaldian sartu da Sagan, momentu eta gune egokietan erasoak jo ditu, eta bakarrean helmuga gurutzatzea lortu du. Eslovakiarrak 2019ko Frantziako Tourretik zeraman garaipenik lortu gabe.

Pello Bilbao (Bahrain-McLaren) izan da eguneko protagonistetako bat, faboritoen taldean erasoa jo baitu helmugarako 18 kilometro falta zirenean; euskal txirrindulariak 20 segundotik gorako abantaila izan du momentu batzutan, baina azken txanpan faboritoen tropelak harrapatu egin du. Jakob Fuglsangek (Aatana) minutu bat galdu du, azken txanpan gurpila zulatu ostean.

Joao Almeida (Deceuninck-Quick Step) liderra hirugarren izan da etapan, lau segundoko gain-saria jaso eta lidertza sendotu du. Sailkapen nagusian Wilco Kelderman (Team Sunweb) da bigarren 34 segundora eta Pello Bilbao hirugarren, 43 segundora.

Etxeondoren lehiaketa

Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    06 13:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hirugarren etapa
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena