Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

19:44

Italiako Giroa

8. etapa

Caleb Ewanek irabazi du zortzigarren etapa, esprintean nagusitu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta Valerio Conti (UAE Team Emirates) italiarrak lider jarraitzen du. Euskal txirrindulariak pelotoiaren barruan helmugaratu dira.

3:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Caleb Ewan (Lotto-Soudal) australiarrak irabazi du larunbat honetan Italiako Giroko zortzigarren etapa, amaierako esprintean nagusitu ostean. Tortoreto Lido eta Pesaro artean jokatu dena (293 kilometro) aurtengo lasterketako etaparik luzeena izan da.

Giroko aurreneko garaipena lortu du Ewanek Pesaroko helmugan. Sailkapen nagusian, berriz, ez da aldaketarik izan, eta Valerio Conti (UAE Team Emirates) italiarrak lider jarraitzen du. Euskal txirrindulariak pelotoiaren barruan helmugaratu dira.

Halaber, Marco Frapporti (Androni Giocattoli) eta Damiano Cima (Nippo-Vini Fantini) italiarrak eguneko ihesaldiko protagonista nagusiak izan dira. Etapa hasi eta berehala jarri dira lasterketaren buruan, baina helmugara iristeko 39 kilometro inguru falta zirenean ihesaldia bertan behera bota du tropelak.

Handik denbora gutxira, tropela atzean uzten ahalegindu dira Louis Vervaeke (Sunweb) belgikarra, François Bidard (AG2R-La Mondiale) frantziarra eta Giulio Ciccone (Trek-Segafredo) italiarra, baina ez dute lortu, eta amaierara iristeko 6,8 kilometro besterik ez zirenean falta ihesaldia bertan behera geratu da.

Taldeak nahiko sakabanatuta egin du ibilbidea Pesaroko kaleak zeharkatu dituenean, eta horrela jarraitu du zortzigarren etapa amaitu arte. Garaipena erabakitzeko garaian, Ewanek aurre hartu du eta gainerako txirrindulariak atzean utzi ditu (honakoa bere bigarren garaipena da, lehena 2017an lortu zuen eta).

Elia Viviani (Deceuninck-Quick-Step) italiarra bigarren sailkatu da -hirugarren etapa eskuratu zuen berak, baina epaileek deskalifikatu egin zuten, esprint irregularra egin zuela iritzita- eta Pascal Ackermann (Bora-Hansgrohe) hirugarren –Giroko bigarren etapan garaipena erdietsi zuen berak-.

Igande honetan, lasterketako bederatzigarren etapa jokatuko da. Jardunaldia erlojuaren kontra izango da, San Marinoko Errepublikako errepideetan. Lehen 22 kilometroak lauak dira, baina gero ibilbideak gora egiten du, %6ko maldekin. 34,7 kilometroko erlojupekoa atseden hartu aurretik jokatuko duten azken etapa da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena