Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

16:54

Euskal Herriko Itzulia

GAIXOTASUNAGATIK

McNulty eta Ayuso ez dira UAEren Itzulirako zazpikoan izango

EITB MEDIA

Brandon Mcnulty, Juan Ayuso eta haien taldekidea den Finn Fisher-Black zelandaberritarra ez dira datorren astelehenean Hondarribiatik abiatuko den lasterketan izango.

  • Brandon McNulty sailkapen nagusiko lider izan zen 2021eko Itzulian

    Brandon McNulty sailkapen nagusiko lider izan zen 2021eko Itzulian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joxean Fernandez "Matxin" UAE Team Emirates taldeko zuzendariak ETBri eskainitako elkarrizketa batean baieztatu duenarn arabera, Juan Ayuso gaztea, Brandon Mcnulty estatubatuarra eta Finn Fisher-Black zelandaberritarra ez dira 2022ko Euskal Herriko Itzuliko irteeran izango.

Lasterketa datorren astelehenean hasiko da Hondarribian, 7,5 kilometroko erlojupeko laburrarekin, eta bertan ez dute parte hartuko aipatutako hiru txirrindulariek, gaixo baitaude.

Matxinek berak aurreratu duenez, Alessandro Ulissik eta Alessandro Covik beteko dituzte iazko Itzuliko bi jardunalditan sailkapen nagusiko buru egon zen Mcnultyren eta etorkizun oparoa duen Ayusoren hutsuneak. Hirugarren ordezkoa oraindik izendatzeke dago.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    18 Zuzenean 18:30 - 21:45 ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena