Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

13:17

Euskal Herriko Itzulia

Apirilaren 4tik 9ra

Roglic, Alaphilippe, Evenepoel, Pello Bilbao eta Izagirre anaiak, 2022ko Euskal Herriko Itzulian

EITB MEDIA

Lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Hondarribitik, eta izarrez betetako tropela izango du. Tadej Pogaçar ez da irteeran izango, eta Roglic iazko irabazlea izango da guztien aurkari nagusia.

  • Primoz Roglic txirrindulari esloveniarra

    Primoz Roglic txirrindulari esloveniarra. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic esloveniarrak Euskal Herriko Itzulia hirugarrenez irabazteko aukera izango du, apirilaren 4an, astelehenean, hasiko den lasterketaren 61. edizioan.

Jumbo-Visma taldeko txirrindularia 2018ko eta 2021eko edizioetan gailendu zen, eta bera izango da sailkapen nagusia lehiatzeko asmoa dutenen aurkari nagusia. Tadej Pogaçar ez da irteeran izango, baina tropelak beste izen handi izango ditu: Julian Alaphilippe, Remco Evenepoel, Michael Woods, David Gaudu, Aleksandr Vlasov, Jonas Vingegaard eta Rafal Majka, besteak beste.

Euskal txirrindulariei dagokienez, besteak beste, Pello Bilbao, Ion eta Gorka Izagirre, Omar Fraile eta Mikel Nieve arituko dira aurtengo edizioan, euskal errepidean.

Guztira 161 txirrindularik hartuko du parte 2022ko Itzulian, 23 taldetan banatuta. Antolatzaileek aurkezpen ekitaldian aditzera emandakoaren arabera, covid-19az babesteko taldeak zein txirrindulariak burbuila batean mantenduko dituzte.

Itzuliaren ibilbidea sei etapatan banatuta dago; lehenengoa, erlojuaren kontrako saioa, apirilaren 4an jokatuko da Hondarribian, eta azkena, apirilaren 9koa, Arrateko ohiko igoera izango da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    18 Zuzenean 18:30 - 21:45 ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena