Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
6. ETAPA
A. A. | EITB MEDIA
Jumbo-Visma taldeko esloveniarrak 52" atera dizkio Vingegaard taldekideari sailkapen nagusian, eta 1:07 Pogacarri. Pello Bilbaok seigarren amaitu du eta eta Landak bederatzigarren.
Primoz Roglic (Jumbo) esloveniarrak irabazi du 2021eko Itzulia, Arrateko ohiko igoeran amaitu den azken etaparen ondoren. Arraten David Gaudu (Groupama) frantziarra gailendu da. Biak bat eginik iritsi dira, azken igoeran Hugh Carthy britainiarra (EF) atzean utzi eta gero.
Alejandro Valverde izan da hirugarren helmugan 34 segundora, eta murtziarrarekin batera iritsi dira Adam Yates (Ineos), Tadej Pogacar (UAE Emirates) eta Jonas Vingegaard Roglicen taldekide daniarra.
Sailkapen nagusian, Roglicek bereganatu du behin betiko maillot horia. 52 segundo atera dizkio Vingegaardi, eta 1:07 Pogacarri.
Amaiera bizia, laburra eta lehergarria izan da, 112 kilometro eta zazpi mendatekoa ibilbidean (horietako hiru 1. mailakoak), hasieratik eta bukaera arte borroka eskaini duena, eta 80 bat kilometro gogoangarri eskaini dituena, aukerak zituzten txirrindulari eta talde guztiak euren aukerak baliatzen saiatu baitira.
Guztien artean, Roglic izan da nabarmen onena adimenaren eta indarraren arteko orekan.
2020ko eta 2021eko Espainiako Itzuliak irabazi zituenak lehendabizi Astanak helmugatik 50 kilometro baino gehiagora eragin duen lasterketa egoeraz aprobetxatu du aurrera egiteko; ondoren, Tadej Pogacar eta lasterketako liderra zen Brandon McNulty aldentzeko gai izan da, azkenik, hiru kideko ihesaldia helmugara arte eramateko gai izan da.
Abiadura bizian ekin diote etapari, eta osatzen joan diren ihesaldietan txirrindulari ezagunak joan dira sartzen. Dena den, lasterketa helmugatik 50 kilometrora erabaki da, Gorla-Elosua mendatearen jaitsieran.
Une horretan Alex Aranburuk eta Ion Izagirrek tropela eten dute, eta beldurra sartu diote UAEri; izan ere, Astanakoekin batera Roglic,Valverde eta Landak alde egin dute.
Carapaz aurreko taldetik tiraka ari zela, tropelean Pogacar bera zen bere taldearen hondamendia saihesteko lan egiten zebilena. 43 segundoko aldearekin, Aranburuk eta Frailek ahalegina ordaindu dute, atzera egin dute. Horrek geldialditxoa eragin du taldean.
Atzetik, Hirschi (UAE), Pogacar eta McNulty liderrak, kalteak murrizten saiatzen ari ziren, Krabelingo (1. maila) igoerari ekin aurretik. Hirschik amore eman du handik gutxira, eta igoeran, McNultyk ezin zuela ikusita, Pogacarrek aurrekoak harrapatzeko ahalegina egin du bere kabuz.
Roglicek bere gain hartu du erantzukizuna, eta Valverde eta Landa gurpilean zirela, buruan zihoan taldetik tiraka hasi da. Bertan ziren Gaudu (Groupama) eta Carthy (EF) ere. Azkenean, Landa eta, pixka bat geroago, Valverde atzean gelditu dira. Izagirre, Itzuliko azken irabazlea, lehenago geratu da.
Arrateko lehendabiziko pasaeran, Roglic lehena zen David Gaudu (Groupama) eta Hugh Carthy (EF) alboan zituela. Pogacar minutu erdira zegoen, gainerako hautagaien erdian eta McNulty liderra lur jota zegoen.
Horrela zegoen lasterketa oraindik 45 kilometro falta zirenean.
Pogacarrek bat egin du Valverde, Landa eta Adam Yatesen (Ineos) taldearekin, eta lasterketak itxura berria hartu du. Hasieran, denak Pogacarren eta McNultyren aurka ari baitziren; ondoren, guztiak Roglicen aurka jardun dute. Hark, ordea, abantaila handitzen zuen bitartean helmugatik 25 kilometrotara.
Valverde taldea dinamizatzen saiatu da, baina gauzak ez dira aldatu helmugara arte, nahiz eta Carthy igoeran atzean geratu den.
Jende askok podiuma bilatu du, baina azkenean, Gaudu eta Roglicen ondoren, Valverde izan da lortu duena. Nagusian, berriz, Roglicek irabazi du, eta Vingegaard bere taldekidea bigarren izan da. Pogacar hirugarren geratu da.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa