Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
1. etapa
Erredakzioa
Velits izan da bigarren, eta Vicioso hirugarren. Amets Txurruka protagonista izan da, jardunaldiko ihesaldi nagusian.
Albisteak (1)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
galeriak (1)
Simon Gerrans (Orica-Greenedge) australiarra da Euskal Herriko 2013ko Itzuliaren aurreneko liderra, lehen etapan (Elgoibar-Elgoibar, 156,5 kilometro) esprintean nagusituta. Peter Velits (Omega Pharma-Quick Step) izan da bigarren, eta Angel Vicioso hirugarren.
Amets Txurruka (Caja Rural) izan da jardunaldiko ihesaldiaren protagonista nagusia. 15. kilometroan erasoa jo du beste hainbat lagunekin, eta Kalbarioko igoeran Didier atzean utzi eta bakarrik kokatu da lasterketaren buruan. Baina helmugara heltzeko 18 kilometroren faltan, tropelak harrapatu du.
Astearte honetan, Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapa jokatuko da. Tropelak 179 kilometro egin beharko ditu, Elgoibar eta Gasteiz artean, aurtengo edizioaren jardunaldi lasaiena izango omen den honetan Zaldiaran (3. mailakoa) izango da jardunaldiko azken mendatea, helmugara heltzeko bederatzi kilometroren faltan. Ez da hirugarren mailako gain bakarra izango: Gasteiz (114. kilometroan) eta San Martin (144.ean) ere egongo dira. Aurretik, etaparen hasieran, bigarren mailako Elgeta eta Gatzaga gainditu beharko ditu tropelak.
Lehen etapa eta sailkapen nagusia:
1. GERRANS, Simon AUS OGE 4:06:33
2. VELITS, Peter SVK OPQ d.b.
3. VICIOSO, Angel ESP KAT d.b.
4. GAVAZZI, Francesco ITA AST d.b.
5. FUGLSANG, Jacob DEN AST d.b.
6. HENAO, Sergio Luis COL SKY d.b.
7. CONTADOR, Alberto ESP TST d.b.
8. PORTE, Richie AUS SKY d.b.
9. QUINTANA, Nairo Alexander COL MOV d.b.
10. WEENING, Pieter NED OGE d.b.
Hurrengo zuzenekoak
06 | 20:00 - 22:00 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Kutaisi |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa