Surf-a
Surfa
EITB MEDIA
Basque Teameko surflaria bigarren aldiz nagusitu da tuboak ardatz dituen ekitaldian.
Aritz Aranburu surflaria. Argazkia: Basque Team.
Aritz Aranburuk askotan erakutsi du bere ibilbidean tuboak direla bere maniobra gogokoena, bere surf trinko eta indartsuarekin bikain ezkontzen dena. Gaur berriro erakutsi du errege izaten jarraitzen duela olatuek sortzen dituzten korridore harrigarri hauetan sartzeko orduan.
"Capitulo Perfeito" Portugalgo Carcavelos hondartzan tube rider nazional eta internazional onenak biltzen dituen ekitaldia da. Irabazleak bete-betean menderatu behar du ekitaldiaren maniobra bakarra eta nagusia, hodia, olatuak 2 eta 3 metro bitartekoak direnean, tubularrak, ezkerreko eta eskuineko lehor-haizearekin.
Neguko olatuen egunik onenean egiten da, aurten urtarrilaren 17tik martxoaren 17ra bitartean zehaztuta. Duela egun batzuk surflari onenei deialdia egin zitzaien otsailaren 19rako; izan ere, olatuen eta haizearen iragarpenaren arabera, baldintza onak izango ziren, lau metrotik gorako olatuekin, garai altuarekin eta iparraldeko haizearekin, eta hareatza ondo zehaztuekin.
Txapelketa asteburuan egiteko aukera izan duten lehen aldia izan da, 2012ko lehen ediziotik, beraz, Aritzek bere talentua paseatzera atera du Cascaisera hurbildu diren zale askoren aurrean.
Finalean zarauztarrak Cory Lopez estatubatuarra, Pedro Boonman portugaldarra eta Kiron Jabour hawaiiarra izan ditu aurkari. Aritz ez da lehen postuan jarri txandaren hasieratik baina 4.50eko eta 7.50eko puntuazioek garaipena eman diote.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa