19:46

Saskibaloia

Eurokopa

IDK Euskotren Belgraden ere nagusitu da, Izar Gorria aurkari, eta bikain jarraitzen du Eurokopan (78-80)

EITB MEDIA

Azu Muguruzaren taldeak ezin izan dio partidari ondo heldu, baina suspertu egin da, eta berriro ere garaile irten da txapelketan. Eurokopako multzo faseko lau jardunaldi jokatuta, IDK Euskotrenek, oraingoz, partida guztiak irabazi ditu.

  • IDK Euskotren ezin hobeto dabil Eurokopan. Argazkia: EITB Media.

    IDK Euskotren ezin hobeto dabil Eurokopan. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

IDK Euskotrenek Izar Gorria hartu du mendean, 78-80, 2024-25 denboraldiko Eurokopako multzo faseko laugarren jardunaldian, Belgradeko Zeleznik Hall pabiloian, Serbian, txapelketako C multzoaren barnean, asteazken arratsaldean. Hortaz, Eurokopako multzo faseko lau jardunaldi jokatuta, euskal taldeak partidarik galdu gabe jarraitzen du, lau garaipen lortuta, eta, jakina, multzoko aurreneko postuari ari zaio eusten.

IDK Euskotrenek ezin izan dio partidari ondo heldu, eta Izar Gorriak ondo baliatu du hori. Serbiako taldea berehala jarri da aurretik markagailuan, eta lehenengo laurdenean oso nagusi izan da. Izar gorria hamahiru puntuko aldearekin ere gailendu zaio aurreneko hamar minutu horietan, 21-8koan eta 23-10ekoan. Bigarren laurdena, baina, oso bestelakoa izan da; 32-22koarekin hasi bada ere, Gipuzkoako taldeak 15-21eko partziala lortu du, eta atsedenaldian etxeko taldeak aurretik jarraitzen zuen, baina lau puntugatik baino ez, 47-43. IDK Euskotrenek garaipena eskuratzeko aukera zuen, hortaz.

Hirugarren laurdenean berretsi egin du IDK Euskotrenek gero eta indartsuago zebilela. Laster berdindu egin dute markagailua Azu Muguruzaren jokalariek, 47-47koan, eta segituan jarri dira aurretik. Donostiako taldeak sei puntuko aldea izan du, 51-57koan, baina Izar Gorriak ez du amore eman, eta norgehiagoka berriro ere berdindu da. Azken laurdena gelditzen zela, IDK Euskotrenek puntu bateko aldea zuen, 64-65, eta ezer ez zegoen erabakita.

Neurketako azken tartean emozio handia izan da. IDK Euskotren 66-76 jarri da, eta ematen zuen garaipena argi poltsikoratuko zuela; Izar Gorriak, baina, hamar puntu bata bestearen atzean sartu ditu, eta, bi minutu gelditzen zirela, markagailuan parean zeuden bi taldeak. Azu Muguruzaren jokalariek aurkariek baino gehiago asmatu dute une erabakigarri horietan, eta, azken finean, garaipen garrantzitsua lortu eta ezin hobeto jarraitzen dute Eurokopan.

Fitxa teknikoa

78 – Izar Gorria (32+15+17+14): Nedeljkov (9), Potter (10),  Williams (27), Radic (12),  Aleksandra Katanic (2) —hasierako bostekoa— Aksam (2), Tesic, Kovacevic (2), Ivana Katanic (14), Radjenovic, Dragicevic, Tucic.

80 - IDK Euskotren (22+21+22+15): Delicia Washington (16), Alba Prieto (12), Becky (4), Halvarsson (12), Claessens (2) -hasierako bostekoa- Becker (7), Lara Gonzalez (2), Buch (7), Pendande (18), Mbulito.

Epaileak: Paulina Gajdosz, Dimitgar Georgiez eta Monika Mincheva.

Gertakizunak: Eurokopako C multzoko laugarren partida, Belgradeko Zeleznik Hall pabiloian.

Ostiraleko Valentzia-IDK Euskotren partida, atzeratuta

Halaber, Espainiako Saskibaloi Federazioak iragarri du asteazkenean ostiralean jokatu behar zuten Valentzia-IDK Euskotren Endesa Ligako partida atzeratu egin dutela. Horren arrazoia da Valentzia probintzian gutxienez 92 hildako utzi dituen goialdeko borraskak eragindako kalte oso larriak.

Valentziako taldeak ohar batean adierazi duenez, oraindik ez dute zehaztu neurketa hori noiz jokatuko duten.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena