Saskibaloia
Emakumezkoen Endesa Liga
EITB MEDIA
Bizkaiko taldeak partida hasiera hobea izan du, eta Gasteizen garaipena lortzeko aprobetxatu du.
Lointek Gernika eta Kutxabank Araskien arteko lehiako irudia. Argazkia: Lointek Gernika
Lointek Gernika Bizkaiak 43-53 garaitu du Kutxabank Araski larunbat honetan Mendizorrotzako kiroldegian jokatu den Emakumezkoen Endesa Ligako hirugarren jardunaldiko euskal derbian.
Gasteizko taldea izan da saskiratzen lehena, baina Gernika-Lumoko taldeak abiadura hartu du 0-8ko partzialarekin, eta partida osoan aurretik jarraitzeko balioi izan dio. Lehen laurden kaskarraren ostean, bigarrenean Araskiko neskek aurre egin diote aurkariari, baina ez dute markagailuari buelta ematea lortu, eta Lointek aurretik joan da atsedenaldira (19-27).
Bigarren zatia parekatuagoa izan da, lortutako saskiratzeetan hiru puntuko aldea besterik ez baita izan. Hala ere, Bizkaiko taldea nagusi izan da, lehen laurdenean lortutako abantaila aprobetxatzen jakin du, eta 43-53 irabazi du derbia.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
24 | 12:00 - 14:00 | HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa |
24 | 12:00 - 13:45 | ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa |
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa