23:34

Saskibaloia

Paris 2024

Zilarra Gracia Alonso de Armiño bilbotarrarentzat, hiruko saskibaloian (17-16)

EITB MEDIA

Espainiak galdu egin du Alemaniaren aurka, Parisen jokatutako finalean.

0:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gracia Alonso de Armiño bilbotarrak zilarrezko domina kolkoratu du Paris 2024 Oilinpiar Jokoetako hiruko saskibaloian, Espainiak finalean Alemaniaren aurka jasotako porrotaren ondorioz (17-16)

Zilarrak, baina, zapore ona du, inork gutxik espero baitzuen Gracia Alonsok eta bere hiru taldekideek horrelako emaitzarik lortzea. Gainera, hiruko saskibaloia, kirol ezezaguna, zabaltzen lagundu dute. Saskibaloi mota honek bere bigarren Olinpiar Jokoak ditu, Tokio 2020an izan baitzen estreinakoz jokoetan.

Espainiako laukoteak ibilbide bikaina egin du Parisen, eta saria finala jokatzea izan da. Finalerdietan ere ezusteko galanta eman dute, AEBetako selekzioa, orain arteko txapeldun olinpikoa, kanporatuta. Aurretik Kanada eta Frantzia ere gainditu dituzte.

Alemaniarrek ondo hasi dute partida, 3-0eko partzialarekin. Baina espainiarrek emaitza azkar irauli dute eta lau puntuko aldea zabaldu dute markagailuan, partidaren lehen bost minutuak jokatuta.

Hala ere, alemaniarrek, Sonja Greinacher izarra edukitzeaz gain, Elisa Mevius maila ona ere alde izan dute, eta 20 urteko gazteak partida lehertu du azken herenean. Meviusen erasoek min handia egin diote Gracia Alonso de Armiñoren taldeari.

Urrea azken minutuan galdu dute

Azken minutuan, Greinacherrek bere gain hartu du talde alemaniarraren erantzukizuna eta bere taldea aurretik jarri du. Alde horrek garaipena eta urrezko domina eman die, izan ere, Alonso de Armiño bilbotarrak ez du asmatu bizkarrez egindako saskiratzea asmatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena