Saskibaloia
Berritzea
EITB MEDIA
26 urteko pibota 2023ko udaran iritsi zen Gasteizko taldera; hortaz, bigarren denboraldia jokatuko du Arabako klubean. Aurrenekoan, 29 partidatan kantxaratu zen, eta, batez beste, 8,8 puntu sartu eta 4,7 errebote hartu zituen.
Brittany Brewer. Argazkia: Kutxabank Araski
Brittany Brewer pibotak berritu egin du, 2024-25 denboraldirako, Kutxabank Araskirekin lotzen zuen kontratua, asteartean Gasteizko klubak iragarri duenez.
Brewer, 26 urtekoa eta 1,96koa bera, 2023ko udaran iritsi zen Araskira; hortaz, bigarren denboraldia jokatuko du euskal taldean. Aurrenekoan, 29 partidatan kantxaratu zen, eta, batez beste, 8,8 puntu sartu eta 4,7 errebote hartu zituen.
Made Urieta entrenatzailearen iritziz, Araskiren web orrian jasota dutenez, Brewer "asko hazi zen, 2023-24 denboraldian. Jokalari oso handia da, gaitasun handia du erasoko jokorako. Pixkanaka, gero eta sendoago ari da egiten, atzealdean. Une politak emango dizkigu", adierazi du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa