14:09

Saskibaloia

Berritzea

Marta Alberdik Lointek Gernikan jarraituko du beste denboraldi batez

EITB MEDIA

Horrenbestez, 23 urteko harrobiko jokalariak bosgarren denboraldia egingo du Gernikako taldean. Albiste horrez gain, Itziar Ariztimuñok ere jarraituko duela iragarri du berriki klubak, baita Kendra Chery jokalari frantziarra fitxatu duela ere.

  • Marta Alberdik Lointek Gernikarekin berritu du

    Marta Alberdik Lointek Gernikarekin berritu du. Irudia: @GKesb

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marta Alberdik Lointek Gernika Bizkaian jokatzen segiko du beste denboraldi batez, astelehen honetan klubak baieztatu duenez. Hala, harrobiko jokalariak bosgarren denboraldia beteko du Gernikako taldean.

Berritze horrez gain, Itziar Ariztimuñok ere Gernikan jarraituko duela jakinarazi zuen taldeak joan den astean, baita Kendra Chery jokalari frantziarraren fitxaketa ere. Oraingoz, beraz, hiru jokalari ditu klubak datorren denboraldirako.

Alberdi "oso pozik" agertu da datorren sasoian ere Lointeken lanean egongo delako: "Oso eskertuta nago beste urte baterako erakutsitako konfiantzagatik. Azkenean, azken bi denboraldiak zailak izan dira niretzat lesioengatik: sorbaldan lehenik, eta gero orkatillan. Oso gogotsu nago laguntzen jarraitzeagatik".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena