20:58

Saskibaloia

Berritzea

Becky Masseyk IDK Euskotrenekin berritu du, 2024-25 denboraldirako

EITB MEDIA

Hegal-pibot belgikarra, 24 urtekoa bera, duela urtebete iritsi zen Donostiako klubera. Gascan emandako aurreneko denboraldian, batez beste, 6,8 puntu sartu, 4,8 errebote hartu eta 2,5 asistentzia eman ditu, partidako.

  • Becky Masseyk jarraitu egingo du IDK Euskotrenen. Argazkia: IDK Euskotren.

    Becky Masseyk jarraitu egingo du IDK Euskotrenen. Argazkia: IDK Euskotren.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Becky Massey hegal-pibot belgikarrak IDK Euskotrenekin berritu du, 2024-25 denboraldirako, asteazkenean Gipuzkoako klubak iragarri duenez. Hala, Masseyk bigarren denboraldia jarraian egingo du Donostiako taldean.

Massey, 24 urtekoa eta Belgikako selekzioarekin internazionala bera, duela urtebete iritsi zen IDK Euskotrenera, 2023ko maiatzean. Euskal taldean emandako lehenengo denboraldian, batez beste, Endesa Ligako fase erregularra eta play-offak kontuan izanik, partidako 6,8 puntu sartu, 4,8 errebote hartu eta 2,5 asistentzia eman ditu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena