Saskibaloia
Errege Kopa
EITB Media
Bilboko taldeak Kanaria Handia menderatu du finalerdietan, 62-78ko emaitzarekin, eta finalerako txartela bilatzen saiatuko da otsailaren 24an.
Kanaria Handia vs Bidaideak partidako irudia. Argazkia: EITB Media
Bidaideak BSR taldeak aulkidun saskibaloiko Errege Kopako finalerdietarako txartela lortu du, ostiral honetan, otsailaren 23an, final-laurdenetan Econy Kanaria Handia menderatuta (62-78).
Lehen zatia parekatua izan da. Estreinako laurdenean nagusi izan da Bidaideak, nahiz eta Bilboko taldeak ezin izan duen abantaila handia eskuratu (14-19). Bigarren laurdenean hobetu egin du Kanaria Handiak, desabantaila murriztu du, eta markagailuan aurretik jarri ere bai. Parekotasuna itzela izan da, eta lehia berdinduta heldu da atsedenaldira (38-38).
Atsedenaldiaren ostean, Bidaideakek bikain ekin dio hirugrren laurdenari. Bilboko taldeak zuloa ireki du markagailuan (40-46), aurkaria baino gehiago izan da, eta zortzi puntuko errentarekin iritsi da amaierako hamar minutuetara (48-56).
Gainera, azken laurdenean, erabat kontrolpean izan du neurketa BIdaideakek. Ondo kudeatu du abantaila, eta, horrez gain, errenta handitzea ere lortu du. Azkenean, Bidaideak garaile, 62-78ko emaitzarekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa