17:33

Saskibaloia

Fitxaketa

IDK Euskotrenek Jori Davis eskolta fitxatu du

EITB MEDIA

34 urte ditu, 1,75eko altuera du, eta Asvel Lyonetik iritsiko da Donostiara; Frantziako talde horrekin, 2023-24 denboraldiko Euroligan aritu da.

  • Jori Davis Asvel Lyon taldetik iritsi da Donostiara. Argazkia: IDK Euskotren.

    Jori Davis Asvel Lyon taldetik iritsi da Donostiara. Argazkia: IDK Euskotren.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

IDK Euskotrenek Jori Davis eskolta fitxatu du, asteartean Donostiako kluba iragarri duenez. Davisek 34 urte ditu, 1,75eko altuera du, eta Asvel Lyonetik iritsiko da Donostiara; Frantziako talde horrekin, 2023-24 denboraldiko Euroligan aritu da. Gainera, ibilia da Endesa Ligan; izan ere, 2028-19 denboraldian, Valentzia taldean jokatu zuen.

2011n, Indiana Fever WNBAko taldeak Jori Davis hautatu zuen, draft izenekoan, baina ez zuen jokatu AEBko Liga nagusian. Valentzian emandako denboraldia kenduta, Israelen, Errumanian, Suitzan, Italian, Grezian eta Zeelanda Berrian aritu da, Asvel Lyonen jokatu aurretik. Errumaniako Kopa bat du, palmaresean, eta Suitzako Ligako joko antolatzailerik onenarentzako saria bereganatu zuen.

IDK Euskotrenek nabarmendu duenez, Davisek, kontuan izanik nolako indarra duen eta zein moldaerraza den, "gaitasuna du eskolta gisa jokatzeko, eta defentsan ere lagundu ahal du. Bizi-bizia da, eta jakin badaki aurkariak nola desorekatu; arlo hori, berarentzat ez ezik, taldekideentzat ere bada mesedegarria. Esperientzia handia du, eta kantxan sendoa da", adierazi du klubak.  

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    28 Zuzenean 12:00 - 14:00 FUTBOLA | F Liga: Eibar vs Athletic
    28 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena