14:39

Saskibaloia

EUROCUP

Lointek Gernikak, sailkatuta egonik, Polonian garaipena lortuz amaitu nahi du lehen fasea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB4n eta streamingez eitb.eus-en, 18:00etatik aurrera.

  • Lointek Gernikaren eta Zaglebieren arteko joaneko partidako artxibko irudia.

    Lointeken eta Zaglebieren arteko joaneko partidako artxibko irudia. Argazkia: Lointek Gernika

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernikak MB Zaglebie Sosnowiec taldeari irabaziz amaitu nahi du Eurokopako lehen fasea, asteazken honetan, Polonian jokatuko duen partidan, nahiz eta dagoeneko sailkatuta egon. Neurketa zuzenean izango da ikusgai ETB4 telebista-katean eta eitb.eus webgunean, 18:00etatik aurrera. 

Lucas Fernandezek gidatzen duen taldeak joan den astean lortu zuen final hamaiserenetarako txartela, Lattes Montpellier mendean hartuta. Beraz, biharko hitzorduan galtzeak ala irabazteak ez du horretan eraginik izango. Gainera, Poloniako taldea aurrera egiteko aukerarik gabe geratu da.

Gernika bigarren geratu da bere multzoan. Orain, garaipena etxera eramanda bukatu nahi dute bizkaitarrek lehen fase hau. Joaneko partidan, arte nabarmena lortuta izan zen nagusi Lointek, poloniarren kontra: 78-59.

Gernikako taldeak Grace Berger eskolta estatubatuarraren bajarekin egingo dio aurre Poloniako erronkari. Izan ere, elkarren arteko kontratua etetea adostu dute bi aldeek. Eskolta estatubatuarrak min hartu zuen ezkerreko eskuan joan zen astean, eta Estatu Batuetan bete nahi du osatze-prozesua.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena