Saskibaloia
Eurocup
EITB MEDIA
Israelen dagoen egoeragatik egin du. Hala, D multzoa, Lointek Gernikarena, hiru taldeko multzo bezala hartuko dute; gainerako multzoetan, lehen hiru sailkatuek laugarrenaren aurka lortutako emaitzak ez dituzte kontuan hartuko.
Irudia: Eurocup.
Israelgo Saskibaloi Federazioak ostegunean FIBAri iragarri dionez, Lointek Gernika Bizkaiaren multzo berean zegoen Ramat Hasharon taldeak 2023-24 denboraldiko Eurocup txapelketa uztea erabaki du. Israelgo klubak herrialdean dagoen egoeragatik hartu du erabakia, eta, ondorioz, D multzoa hiru taldeko multzo bezala hartuko dute; gainerako multzoetan, aurreneko hiru sailkatuek laugarrenaren aurka lortutako emaitzak ez dituzte kontuan hartuko.
Testuinguru horretan, Ramat Hasharonek multzoen fasean jokatu beharreko partida guztiak egutegitik kenduko dituzte. Aurreko astean, lehen jardunaldian, aurreikusita zegoen Lointek Gernikak Israelgo taldearen kantxan jokatzea, Tel Avivetik oso gertu, baina neurkera bertan behera utzi zuten.
FIBAk zehaztu duenez, laugarren sailkatuen aurkako emaitzek ez dute balioko play-offeko kanporaketara eta hurrengo kanporaketetara pasatuko diren taldeak zehazteko.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa