Saskibaloia
Espainiako Superkopa
EITB Media
Bilboko taldeak 83-84ko emaitzarekin GALDU DU Ilunionen aurka jokatutako finalerdia. aZzken segundoan sartutako hirukoak erabaki du lehia.
Espainiako Superkopa. Argazkia: @BsrEspana
Bidaideak Superkopako finaletik at geratu da, larunbat honetan, irailaren 30ean, finalerdietan Ilunionen aurka galdu ostean 83-84ko emaitzarekin. Ondorioz, hirugarren posturako lehia jokatuko du igandean Valladoliden kontra.
Lehen zatia parekatua izan da, batez ere, estreinako laurdena. Hala ere, bigarren laurdenean Bilboko taldea nagusitzen hasi da, eta neurketako 15. minutuan 11 puntuko abantaila hartu du (33-22). Gero, hurrengo lau minutuetan desabantaila murriztu du Ilunionek (39-32), baina azken 60 segundoetan berriz errenta handitu du Bilboko taldeak, eta aldeko 44-33ko emaitzarekin joan da atsedenaldira.
Aldageletatik pasatzea ondo etorri zaio Ilunioni, bigarren zatiari bikain ekin baitio. Bidaideak ez da fin ibili atsedenaldiaren ostean, eta bost minututan aurkariak bost puntura murriztu du desabantaila (50-45). Orduan esnatu da Bizkaiko taldea; erasoan asmatzen hasi da, eta zuloa ireki du markagailuan. Ondorioz, Bidaideak 19 puntuko abantailarekin (69-50) iritsi da azken hamar minutuetara.
Bazirudien lehia erabakita zegoela, baina ez da hala izan. Bidaideak gehiegi erlaxatu da, eta Ilunionek horixe baliatu du emaitza estutzeko (78-72), amaierarako hiru minutu falta zirenean. Neurketa amaitzeko 12 segundo falta zirenean bi puntugatik irabazten ibili da Bidaideak, baina zen jabetzan Ilunionenk hirukoa sartu du, eta garaipena bereganatu du (83-84).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa