18:25

Saskibaloia

Fitxaketa

Angie Bjorklund Lointek Gernika Bizkaiaren lehen taldera itzuli da

EITB Media

Jokalari estatubatuarrak gainditu ditu bizkarreko arazoak, eta Gernika-Lumoko taldearekin lehiatuko da Endesa Ligan datorren denboraldian, urtebete jokatu gabe egon ostean. Bjorklund klubean lanean ibili da azken urtean, harrak entrenatzen.

  • Angie Bjorklund

    Angie Bjorklund, Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalaria. Argazkia: @GKesb

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angie Bjorklundek Lointek Gernika Bizkaian jokatuko du datorren denboraldian, klubak asteazken honetan, ekainaren 14an, jakinarazi duenez. Estatubatuarrak urtebete eman du jokatu gabe, bizkarreko lesio batengatik. Bjorklundek 33 urte ditu, eta espainiar herritartasuna du. 

Ondorioz, Gernika-Lumoko taldea ari da itxura hartzen datorren denboraldiari begira, eta sei jokalari ditu baieztatuta: Itziar Ariztimuño eta Laia Flores joko-antolatzaileak, Roso Buch eta Angie Bjorklund hegalekoak eta Sofia da Silva eta Maya Dodson pibotak.

Bjorklundek Lointek Gernikan jokatu zuen 2021-2022 denboraldian, eta hauexek izan ziren haren estatistikak: partidako, batez beste, 11,8 puntu eta 2,4 errebote erdietsi zituen, 1,9 asistentzia emateaz eta jaurti zituen hirukoen % 43 saskiratzeaz gain.

Jokatu gabe eman duen azken urtean Angie Bjorklundek klubari lotuta jarraitu du, haurrak entrenatzen, eta jokalariak esandakoaren arabera horrexek bueltatu dio maila profesionaleko saskibaloian jokatzeko gogoa.

"Jokatu ez dudan urte honetan, sendatzeko eta fisikoki berriz ondo egoteko aukera izan dut. Orain, inoiz baino hobeto nago", adierazi du Angie Bjorklundek klubari eskainitako elkarrizketan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    02 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | II. Mailako Euskal Pentatloia
    02 15:30 - 17:00 TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 1. etapa
    02 17:00 - 20:00 PELOTA | Buruz Buruko Finala: Altuna III vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena