23:44

Saskibaloia

Fitxaketa berria

Araskik Marta Hermida antolatzaile-eskolta fitxatu du, barneko jokoan "energia eta nortasuna" handitzeko

EITB MEDIA

Madrildarrak 26 urte ditu, eta 1,73 metroko altuera. Azken bi denboraldietan, Innova-TSN Leganesen aritu da, Endesa Ligan, eta txapelketako ustekabeetako bat izan da. "Une oso onak emango dizkigu", aurreratu du Made Urietak. 2023-24 denboraldirako fitxatu du.

  • Marta Hermida Araskiko jokalari berria da. Argazkia: Kutxabank Araski.

    Marta Hermida Araskiko jokalari berria da. Argazkia: Kutxabank Araski.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxabank Araskik Marta Hermida antolatzaile-eskolta fitxatu du 2023-24 denboraldirako, asteartean Gasteizko klubak jakitera eman duenez. Jokalari madrildarrak 26 urte ditu, eta 1,73 metroko altuera. Azken bi denboraldietan, Innova-TSN Leganesen aritu da, Endesa Ligan, eta txapelketako ustekabeetako bat izan da. "Une oso onak emango dizkigu", aurreratu du Made Urieta Araskiko entrenatzaileak. Araskik espero du barneko jokoan "energia eta nortasun handiagoa" ematea taldeari.

Hermida Majadahondan eta Torrelodonesen hasi zen, eta Rivas Ecopolisen sartu zen gero; talde horrekin egin zuen debuta Endesa Ligan eta Euroligan. Jarraian, Boise Estatuko Unibertsitatean ibili zen, eta, gerora, Spar Kanaria Handian. Azken klub horretatik iritsi zen Leganesera, eta aurreko denboraldiko azken zatian Landerneu taldeko kide izan zen, Frantziako goreneko mailan.

"Ikusita nola ulertzen duen saskibaloia eta zer esan nahi duen talde berbak, uste dut Araskiren filosofiarekin bat egiten duela", adierazi du Made Urietak, fitxaketarekin pozik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena