13:37

Saskibaloia

KONTRATU BERRITZEA

Sofia da Silvak Lointek Gernikan jarraituko du datorren denboraldian

EITB MEDIA

Portugalgo pibota datorren sasoirako Gernika taldeak baieztatuta duen hirugarren jokalaria da, Itziar Ariztimuño eta Roso Buchekin batera.

  • Sofía Da Silva. Argazkia: Lointek Gernika

    Sofía Da Silva. Argazkia: Lointek Gernika

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak Sofia da Silva jokalariaren kontratua berritu du 2023/2024 denboraldirako, Bizkaiko klubak astearte honetan iragarri duenez. Horrenbestez, portugaldarrak bigarren denboraldia jarraian beteko du Malosten.

Pibotak 5 puntu eta 5,9 errebote lortu zituen batez beste iaz Emakumezkoen Endesa Ligan, eta 8 puntu eta 6,4 errebote Eurokopan. Une honetan, Mexikako Ligan ari da jokatzen, Panteras Aguascalientes taldearekin. Hala, Da Silva datorren sasoirako Gernika taldeak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Itziar Ariztimuño eta Roso Buch jokalarien kontratuak ere berritu baititu.

Coimbrakoa "oso pozik" agertu da Lointekek plazaratutako oharrean jasotako adierazpenetan: "Lehen unetik herriaren eta taldearen berotasuna igarri nuen. Nire mailarik onena ematen jarraituko dut, nire izaera eta esperientzia batez ere, baina beti taldea aurretik jarrita".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena