Saskibaloia
GURPILDUN AULKIKO SASKIBALOIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bilbotarrak nagusi izan dira finalerdian eta Italiako Santo Stefano Sporten aurka neurtuko dituzte indarrak titulua eskuratzeko.
Bidaideak, finalerako sailkatuta. Argazkia: @BilbaoBSR
Bidaideak Bilbao BSR taldea Eurocup 1eko finalera sailkatu da larunbat honetan, historian hirugarren aldiz, Cantun (Italia) jokatzen ari den gurpildun aulkiko saskibaloiko txapelketan, Padova Millenniumi 74-51 irabazita finalerdian, hasieratik bukaerara nagusi izan den partidan.
Bilbotarrak nagusi izan dira finalerdian eta Italiako Santo Stefano Sporten aurka neurtuko dituzte indarrak titulua eskuratzeko.
Neurketako lehen bost minutuak oso parekatuak izan dira, baina hortik aurrera bilbotarrek aurrea hartu dute lehen abantaila sortu eta partidaren erritmoa ezartzeko (11-6). Italiarrak aldeak murrizten saiatu dira, baina Bidaideak indartsu mantendu da eta lehen laurdena agintzen amaitu du (18-12).
Bigarren laurdenean euskaldunek euren nagusitasuna inposatu dute, Millenniumek falten bidez puntuak banan-banan lortu dituen bitartean, eta aldea 10 puntura igo da hiru minutura. Gidoia ez da aldatu eta abantaila berarekin joan dira atsedenaldira (39-29).
Itzuleran markagailuko aldea handitu baino ez da egin. Bidaideak aise saskiratzen ari zen eta hirugarren laurdena ixtean hanka bat finalean zuela ikusi du bere burua (53-43).
Azken laurdena partidaren nondik norakoen isla izan da, bilbotarren aldeko 23 puntuko distantziara ere iritsi da (72-51) eta Bidaideak garaipena lortu du. Hortaz, igande honetan, apirilak 30, jokatuko du finala, 12:15ean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa