19:37

Saskibaloia

ZIGORRA

Yabuselek bost partidako zigorra jaso du Real Madril-Partizan Euroligako partidako istiluengatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bi klubek 50.000 euroko isuna jaso dute euren "kirolez kontrako jokabideagatik"

  • Guerschon Yabusele

    Guerschon Yabusele. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euroligako Diziplina Epaile Independenteak ostiral honetan bost partidako zigorra ezarri dio Guerschon Yabusele Real Madrileko hegal-pibot frantziarrari bere taldeak eta Partizanek ostegunean jokatutako partidan izandako istiluengatik. Horrez gain, Kevin Punter, Matthias Lessort eta Gabriel Deck ere zigortu ditu.

Ostegun honetan WiZink Centerren jokatu zen play-offetako bigarren partida bertan behera utzi behar izan zuten 1:40 minutu falta zirenean, Sergio Llullek Punterri egindako falta gogor baten ondorioz, partida Serbiako taldearen alde erabakita zegoenean (80-95).

Mahonekoak (Mallorca) estatubatuarrari emandako kolpearen ondorioz, bi taldeetako jokalariak borrokan hasi ziren, eta Yabusele oldarkorrenetako bat izan zen, Exumi lepotik heldu, eta kantxaren kontra bota baitzuen. Horrekin batera, australiarra, Punter, Deck eta Lessort ere borrokan nahasita egon ziren. Azkenerako, epaileek bertan behera utzi zuten partida, 21 teknika kanporatzaile adierazi eta gero.

Euroligak jakinarazi zuen 24 ordu beharko zituela gertatutakoaren inguruko irizpena emateko, eta ostiral honetan ohar bat igorri du. Bertan, bere diziplina-epaileak bost partidako zigorra ezarri dio hegal-pibot frantziarrari. Hartara, azken horrek agur esango dio Europako denboraldiari, eta ezingo du hurrengo denboraldiaren hasieran ere jokatu.

Bestalde, Kevin Punterrek ere bi partidako zigorra jaso du, eta Deck eta Lessortek bana. Horrenbestez, horietako inor ez da egongo hurrengo asteartean Belgradeko Stark Arenan jokatuko den neurketan (kanporaketako hirugarrena). Laugarren norgehiagoka jokatu beharko balitz, argentinarra eta frantziarra jokatzeko moduan egongo lirateke; estatubatuarra, berriz, bosgarren bat balego, Wizink Centerren.

Horrez gain, bi klubek 50.000 euroko isuna jaso dute "Diziplina Kodearen 29.1.a) artikuluaren arabera, partida normaltasunez amaitzea eragotzi zuten bi taldeen kirolez kontrako jokabideagatik". Euroligak plazaratutako oharrean jasotzen denez, hartutako erabakiak "apelaezinak dira", prozedurak "aparteko" izaera duelako, "denboraldi erregularra ez den fase batean gertatu delako".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena