12:49

Saskibaloia

ENDESA EMAKUMEZKOEN LIGA

Anna Montañanak ez du Lointek Gernika zuzentzen jarraituko datorren denboraldian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Entrenatzaile valentziarrak udan hartu zuen Bizkaiko taldea zuzentzeko ardura, Mario Lopezen lekua hartuta.

  • Anna Montañana

    Anna Montañana. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak astearte honetan baieztatu duenez, Anna Montañanak datorren denboraldian ez du Bizkaiko taldea entrenatzen jarraituko, nahiz eta "klubak 2022-2023 denboraldirako jarrita zituen helburu guzti-guztiak bete".

Gernika KESBk plazaratutako oharrean gogorarazi duenez, Montañana 2021-2012 denboraldiaren amaieran iritsi zen klubera, laguntzaile gisa, eta udan taldearen ardura hartu zuen, Mario Lopez ordezkatzeko. Bere agindupean, taldeak Eurokopako atarikoa gainditu zuen eta play-offetako lehen kanporaketara iritsi zen, eta Erreginaren Kopan, "itxura ona eman zuen finalerdietan, Avenidari gauzak estu jarrita".

Endesa Ligari dagokionez, "play-offetarako sailkapena liga erregularra amaitu baino lehen bermatu ahal izan zen. Gainera, Zaragozaren aurka jokatutako kanporaketan, finalerdietarako txartela lortzeko aukera azken unera arte egon zen bizirik", nabarmendu du Bizkaiko klubak.

Gernikako presidente Gerardo Candinaren aburuz, Montañanaren lana "bikaina" izan da, eta "denboraldirako jarritako helburu guztiak" lortu dira. "Oso pozik gaude taldearen kudeaketarekin eta lortutako emaitzekin", gaineratu du Candinak Valentziako teknikariaren lanari buruz.

Itxura guztien arabera, Mario Lopezek hartuko du berriro Gernika entrenatzeko ardura, behin bere osasun arazoak gaindituta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena