Saskibaloia
Fitxaketa
EITB Media
Denboraldi bat Perfumerias Avenidan eman ostean Gernika-Lumoko taldera itzultzea erabaki du pibot espainiarrak.
Nogaye Lo, Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalaria. Argazkia: @GKesb
Lointek Gernika Bizkaiak Nogaye Lo fitxatu du. Pibot espainiarra Gernika-Lumoko taldeak egin duen hirugarren fitxaketa da; Sandra Yguerabide eta Laura Spreafico dira beste bi fitxaketak.
Lok 25 urte ditu eta 1,91 metro neurtzen du. Lointek Gernikan jokatu zuen 2019a eta 2021a bitartean. Azken denboraldia Perfumerias Avenidan eman du, baina ez du gehiegi jokatu arazo fisikoen eraginez. Salamancako taldearekin batez beste 10 minutu jokatu zituen, 3,9 puntu eta 2,3 errebote erdietsita.
Gainera, Lointek Gernika Bizkaiak Itziar Ariztimuño, Roso Busch, Maite Alberdi eta Gabija Meskonyte jokalarien kontratuak berritu ditu; beraz, Mario Lopez entrenatzaileak zazpi jokalari ditu jada 2022-2023 denboraldirako.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa