Saskibaloia
KUTXABANK ARASKI
Agentziak | EITB Media
Amurrioarrak kontratua berritu du Gasteizko taldearekin eta bere zazpigarren sasoia beteko du taldeko gidaritzan.
Made Urietak beste urte bat jarraituko du Kutxabank Araskin. Argazkia: @araski.
Made Urietak bere zazpigarren denboraldia emango du Kutxabank Araskin. Entrenatzailea eta kluba akordio batera iritsi dira, eta beste urte baterako luzatu dute kontratua. Zazpi denboraldi hauetan, Gasteizko taldea lehen mailan aritu da.
Amurrioarra taldeko kirol-zuzendaria ere izango da, klubak jakinarazi duenez. Datorren denboraldiari begira, talde lehiakorra prestaketaz arduratuko da Urieta. Orain arte, Tamara Seda eta Leia Dongue mozambiketarrek, Bea Sanchez cadiztarrak, eta Katarina Zec serbiarrak alde egin dute Araskitik.
Urietak hainbat sari jaso ditu. 2016an, 2019an eta 2020an urteko entrenatzailerik onena izendatu du Espainiako Saskibaloiko Entrenatzaileen Elkarteak. Horrez gain, 2019/2020 denboraldian, Liga Endesako entrenatzailerik onenaren saria jaso zuen.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
24 | 12:00 - 14:00 | HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa |
24 | 12:00 - 13:45 | ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa |
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa