Saskibaloia
EUROLIGAKO FINALA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Pablo Laso gasteiztarrak zuzentzen duen taldeak ezin izan du bere hamaikagarren titulua lortu, nahiz eta partida kontrolpean izan duen hein handi batean.
Vasili Micic, Euroligako finaleko jokalaririk onena hautatu dute. Argazkia: EFE
Anadolu Efesek bere bigarren Euroliga kateatu du, Real Madril lehia ezin estuagoan mendean hartuta (57-58).
Hala, Pablo Laso gasteiztarrak entrenatutako talde madrildarrari azken hatsean egin dio ihes bere hamaikagarren titulua tentsioz betetako berrogei minuturen ostean, nahiz eta finala kontrolpean izan duen ia zatirik gehienean.
Lehen zatian nagusi izan ondoren, eta azken laurdenera aurretik iritsi eta gero, talde zuriak amore eman behar izan du Turkiako taldearen aurka. Atamanenek buelta eman diote lehiari, eta bere erasoak hobeto kudeatzen jakin dute, Vasilije Micicek gidatuta (23 puntu). Gainera, Tibor Pleissek laguntza aparta eskaini dio 19 puntu sartu (horietatik hamar azken hamar minutuetan) eta zazpi errebote eskuratuta.
Fitxa teknikoa:
57 - Real Madril (15+19+8+15): Abalde (2), Hanga (5), Deck (5), Yabusele (3) eta Tavares (14) -hasierako bostekoa-, Causeur (3), Randolph (6), Poirier (5), Rudy (2), Llull (9) eta Taylor (3).
58 - Anadolu Efes (14+15+11+18): Larkin (10), Micic (23), Moermann (-), Anderson (-) eta Pleiss (19) -hasierako bostekoa-, Bryant (-), Singleton (4), Dunston (2) eta Beaubois (-).
Epaileak: Luigi Lamonica, Borys Ryzhyk eta Gytis Vilius. Ez dute inor kanporatu.
Gertakariak: 2021-2022 Euroligako finala, Belgradeko Stark Arenan jokatutakoa 15.000 ikusleren aurrean.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa