Saskibaloia
EMAKUMEZKOEN ENDESA LIGA
A. A. | EITB MEDIA
Bajez beterik zegoen Mario Lopezen taldeak Endesa Ligako play-offetan aurrera egiteko aukera gutxirekin egingo diote aurre datorren osteguneko itzulerako partidari.
Belén Arrojo, Perfumerías Avenidaren aurkako neurketa batean. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (2)
Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Perfumerias Avenidaren aurka Malosten jokatu den Emakumezkoen Endesa Ligako final-laurdenetako lehen partidan.
Liga erregularreko lehen sailkatuak eta txapelketa eskuratzeko faboritoa den taldeak lehen laurden zoragarri batean oinarritu du Mario Lopezek zuzentzen duen taldearen aurkako garaipena.
Salamancakoek bikain jokatu dute lehen hamar minutuetan, eta 21 puntuko zuloa ireki du markagailuan (13-34).
Lau baja zituzten etxekoek defentsa tenkatu dute bigarren laurdenean, eta bisitarien saskiratzaileen emaria murrizteko gai izan dira. Hala, bigarren partziala bizkaitarren aldekoa izan da 19-18, eta atsedenaldiko aldea 20 puntukoa izan da (32-52).
Aldageletatik bueltan, Avenidak markagailua kontrolatu du distantziak mantendu ahal izateko, eta ez hori bakarrik, 30 puntura arteko tarteak izan ditu bere alde, nagusitasun handia erakutsiz. Hala ere, bizkaitarrek hortzak estutu dituzte, eta desabantaila 15 punturaino murrizteko gai izan dira amaieran (70-85).
Datorren ostegunean kanporaketa honetako itzulerako partida jokatuko da.
Emaitzak, laurden bakoitzaren amaieran:
1. laurdena (13-34)
2. laurdena (32-52)
3. laurdena (48-70)
4. laurdena (70-85)
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa