Saskibaloia
GRANADAKO ERREGE KOPA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kataluniarrek erreakzionatu egin dute bigarren zatian, lehen 20 minutuetan kaskar aritu ostean (29-18).
Bartzelonak irabazi du Granadan jokatu den 2022ko Errege Kopa, finalean Real Madril 59-64 menderatuta.
Sarunas Jasikeviciusen taldeak gaizki ekin dio neurketari 19-5 galtzen joan baita hasierako laurdenean, eta 8 puntu azpitik iritsi dira atsedenaldira (29-18). Alabaina, bigarren zatian, kataluniarrek erreakzionatzeko gaitasuna erakutsi dute, bere ibilbideko 27. Kopa irabazteko (laugarrena azken bost urteetan, guztiak Real Madrilen aurka).
Nikola Mirotic (19 puntu) izan da Bartzelonako saskiratzailerik onena finalean, eta, horrez gain, finaleko jokalaririk onena (MVP) izendatu dute.
Fitx ateknikoa:
59 - Real Madril (19+10+17+13): Abalde (8), Taylor (2), Deck (8), Yabusele (4) eta Poirier (4) -hasierako bostekoa-; Hanga (3), Rudy Fernández (6), Heurtel (10), Tavares (5), Llull (6) eta Thompkins (3).
64 - Barça (5+13+23+23): Calathes (4), Laprovittola (5), Exum (2), Mirotic (19) eta Sanli (9) -hasierako bostekoa-; Davies (10), Sergi Martínez (-), Kuric (3), Hayes-Davis (-), Higgins (), Abrines (-) eta Jokubaitis (12).
Epaileak: Emilio Pérez P., Antonio Conde eta Fernando Calatrava. Thomas Heurtel kanporatu dute (5 falta).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa