21:03

Saskibaloia

COVID kasuengatik

Makabi - Baskonia partida, bertan behera

EITB Media

Gasteizko klubean atzemandako kasu positiboen ondorioz, atzeratu egin behar izan dute ostegun honetarako aurreikusita zegoen lehia. Bestalde, Baskoniak jakinarazi zuen Landry Nnoko eten egin duela jokalariarekin zeukan lotura.

  • Landry Nnokok Baskonia utzi du. Argazkia: EFE

    Landry Nnokok Baskonia utzi du. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euroligako ostegun honetako Makabi Tel Aviv - Bitci Baskonia partida ez da jokatuko talde gasteiztarrean hainbat positibo agertu direlako. Neurketaren data berria hurrengo egunetan iragarriko ditu Euroligak.

Real Madril - UNICS Kazan partida ere bertan behera geratu da, Errusiako taldean izandako kutsatu kasuengatik.

Aurretiaz, asteartean, Euroligako arduradunek Alba Berlin - Panathinaikos, Anadolu Efes - Bayern Munich eta Zalgiris Kaunas - Olynpiakos partidak ere ez zirela jokatuko iragarri zuten.

Nnoko kamerundarrak Baskonia utzi du

Landry Nnoko pibot kamerundarrak, Baskoniak joan den abuztuan fitxatutakoak, ez du Gasteizko taldean jokatzen jarraituko, bien arteko lotura amaitzeko akordioa adostu ondoren.

Nnokok (27 urte eta 2,08 metro)  rotagonismo handiagoa izan zuen denboraldi hasieran, Dusko Ivanovic teknikari zela; alabaina, Neven Spahija aulkira iritsi ondoren minutuak galdu ditu. Gainera, gero eta hurbilago dagoen Alec Petersen itzulerak are gehiago zailtzen zion denboraldiko bigarren zatian jokatzeko aukera izatea.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    25 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena