23:28

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernikak final-zortzirenetarako txartela lortu du

A. B. | EITB Media

Bizkaiko taldeak porrota jaso du 60-61eko emaitzarekin Teneriferen aurka, F multzoko azken jardunaldian.

5:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak porrota jaso du Ciudad de La Laguna Teneriferen aurka (60-61) jokatu duen Eurokopako F multzoko hirugarren eta azken jardunaldiko partida, baina neurketa galdu arren, Gernikako taldeak final-zortzirenetarako txartela eskuratu du multzoko bigarren sailkatu gisa.

Hasierako minutuetan neurketa parekatua izan da, baina seinako (6-6) berdinketaren ostean Lointek Gernika nagusi izan da, eta zuloa ireki du markagailuan (17-6). Hala ere, talde bizkaitarra ez da fin ibili erasoan, eta Tenerifek desabantaila murriztea lortu du (17-10) lehen hamar minutuen amaieran.

Bigarren laurdenean, abantailari eutsi dio Lointek Gernikak ia atsedenaldira iritsi arte, eta zortzi puntuko errenta ere izan du (28-20). Lehen laurdenean gertatu bezala, azken txanpan Tenerife hobea izan da, eta puntu bakarrera gerturatu da talde kanariarra (28-27).

Atsedenaldiaren ostean, lau puntuko errenta erdietsi du Lointek Gernika Bizkaia, baina Tenerifek ez dio abantaila handirik hartzen utzi, eta neurketa berdindu du (34-34 eta 36-36). Ondoren, Bizkaiko taldeak aurretik jarri da (41-36), baina Kanariar Uharteetako taldeak hobeto kudeatu ditu hirugarren laurdeneko azken minutuak, eta puntu bateko abantailarekin iritsi da azken laurdenera (43-44).

Amaierako hamar minutuetan parekotasuna izan da nagusi. Hala ere, Lointek Gernikak izan ditu abantaila handienak (55-50), baina Tenerifek ez dio ihes egiten utzi. Partida amaitzeko hamar segundo falta zirenean, norgehiagoka berdinduta egon da (60-60). Tenerifek jaurtiketa libre bat huts egin, eta bigarrena sartu degin du (60-61). Azken baloi-jabetza talde gernikarrak izan du, ez du saskiratzea lortu, eta talde kanariarrak lortu du garaipena (60-61).

Ficha técnica:

60.- Lointek Gernika (17+11+15+17): Cornelius (9), Ivanovic (3), Bjorklund (15), Ginzo (5) Nogaye Lo (20) –hasierako taldea- Aritzimuno (-), Arrojo (4), Colhado (2) eta Buch (2).

61.- Ciudad de La Laguna Tenerife (10+17+17+17): Bettencourt (2), Raksanyi (5), Atkinson (18), Taylor (16), Fasoula (2) –hasierako taldea- Herrera (-), Kostourkova (2), Santana (1), Ocete (7) Nauwelaers (4) eta Abdi (4).

Epaileak: BIlle (DAN), Bongiorni (ITA) eta Wolzfeld (LUX). Kanporaturik gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena