Saskibaloia
Koronabirusa
eitb.eus
Talde bisitariko kide batek positibo eman du ostiralean egindako PCR test batean. Proba horren emaitza partida martxan zela ezagutu da. Larunbateko antigenoen probek ez zuten ezer atzeman.
Araskiren eta Zaragozaren arteko norgehiagoka normaltasunez jokatu da atsedenaldira arte.
Kutxabank Araskik eta Casademont Zaragoza taldeek Emakumezkoen Endesa Ligako 8. jardunaldiari zegokion partida zuten igande honetan. Gasteizko Mendizorrotzako Kiroldegiak hartu du neurketa, eta lehendabiziko bi laurdenak normaltasun osoz igaro dira. Hala, atsedenaldira bisitariak iritsi dira aurretik bost puntugatik (26-31).
Haatik, ez da egon bigarren zatirik, epaileek norgehiagoka bertan behera geratu behar zela iritzi baitiote, "osasun arrazoiak" zirela medio.
Lehia Espainiako Federazioak interneten duen kanalaren bidez ikusi ahal izan da, eta bertako esatariek hasiera batean azaldu dutenez, partida eteteko arrazoia Zaragozako jokalari batek positibo ematea izan da.
Gerora, Zaragozako taldeak berak ohar bat plazaratu du, eta bertan argitu duenez, bere jokalari baten positiboaren berri izateagatik geratu da neurketa bertan behera.
Ohar horretan zehaztu duenaren arabera, Aragoiko taldeak "Federazioaren protokolo guztiak" jarraitu ditu Gasteizera neurketa jokatzera bidaiatu aurretik. Hala, "larunbat arratsaldean test antigenoak egin zizkieten jokalariei zein teknikariei".
Aitzitik, ostiralean, "euren selekzioekin joatera deituta zeuden jokalariek PCR probak igaro zituzten", eta, hain zuzen ere, proba horien emaitzak Gasteizko neurketa behin hasita zegoela ezagutu dira. Proba horien emaitzen artean positibo bat zegoela jakin dutenean, Federazioari jakinarazi diote, eta hark partida bertan behera uzteko erabakia hartu du.
Espainiako Federazioak ere antzeko azalpena eman du Twitterreko bere profil ofizialean, eta, besteak beste, zehaztu du "Federazioaren covid protokoloa bete den arren, neurketa bertan behera geratu behar izan dela zuhurtziagatik".
¿ #LFEndesa | A pesar de haberse cumplido con el protocolo covid de la #FEB, se ha suspendido por precaución el partido entre el @Araski y el @CasademontZGZ al conocerse un positivo en una PCR de una jugadora internacional que pasó dicha prueba para incorporarse con su selección pic.twitter.com/kNbyomd1U5
— Baloncesto España (@BaloncestoESP) November 1, 2020
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa