Saskibaloia
ACB liga
Agentziak | Erredakzioa
Liga erregularreko lehen 12 sailkatuek jokatuko dute azken fasea eta egoitza bakarrean egingo da.
ACBko klubek aho batez erabaki dute lehiari berriro ekitea, ahal bada, etenaldiaren aurretik sailkatutako lehen hamabi taldeen kontzentrazioa eginda eta jaitsierarik gabe.
Bilera telematikoan erabaki dute "agintari eskudunekin batera osasun protokolo bat ezartzea, entrenamenduei eta lehiari berrekiteko, lehiaketan parte hartzen duten guztien osasuna bermatuko duena".
ACBk adierazi duenez, "ezinbesteko arrazoiengatik Liga Erregularra bukatutzat ematea" adostu dute. Lehiaketaren heren bat egiteke geratu denez, ez da Urrezko LEB ligara jaitsierarik gertatuko".
2019-20 Endesa Ligako titulua erabakitzeko adostutako sistema "liga erregularreko lehen 12 sailkatuek jokatuko duten azken fasea" izango da, "egoitza bakarrean".
Halaber, "datozen egunetan azken fase hori jokatuko den egoitza izendatuko da", eta "horretarako gutxienez hiru asteko prestakuntza ezarriko da, lehiaketa berriz hasi aurretik".
Egutegiari dagokionez, klubek "maiatzaren 31rainoko epea ezarri dute, agintariek hartutako neurrien arabera, azken fasea jokatzea erabakitzeko edo 19-20 Endesa Liga amaitutzat emateko".
Uztailaren 10a jarri dute Endesa Liga amaitzeko muga gisa.
"Maiatzaren 31n lehiaketa behin betiko amaitutzat eman behar izanez gero, Liga titulua hutsik geratuko litzateke", iragarri du ACBk.
Horrelakoa izango da Endesa Ligako azken fasea
Liga erregularreko 23. jardunaldiko lehen 12 sailkatuak sei taldeko bi multzotan banatuko dira, sailkapenaren arabera, 'playoff' formatuaren pareko banaketa-irizpideari jarraituz. Talde guztiek bost partida jokatuko dituzte, bakoitza bere multzoko aurkari bakoitzaren aurka.
Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalerdietan lehiatuko dira, eta irabazleek finala jokatuko dute, bietan partida bakarrera.
Guztira 33 partida jokatuko dira bi asteko epean.
MULTZOAK
A multzoa: Bartzelona, Iberostar Tenerife, Retabet Bilbao, Kirolbet Baskonia, Unicaja eta Juventut.
B multzoa: Real Madril, Casademont Zaragoza, MoraBanc Andorra, Valentzia Basket, San Pablo Burgos eta Herbalife Kanaria Handia.
Horrenbestez, Baxi Manresak, Monbus Obradoirok, Coosur Real Betisek, UCAM Murtziak, Montakit Fuenlabradak eta Movistar Estudiantesek amaitu dute denboraldia.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa