Saskibaloia
Eurokopako 2. jardunaldia
eitb.eus
Bizkaitarrek harrapatu egin dute Hungariako taldea sailkapenean, biek garaipen bana baitute orain, Eurokopako multzoen faseko bi jardunaldi jokatu eta gero.
Lointekeko jokalariak Gyorren aurkako garaipena ospatzen. Argazkia: ETB
Lointek Gernika aise gailendu zaio Hungariako Uni Gyor taldeari asteazken honetan, Eurokopako multzoen ligaxkako faseari dagokion bigarren jardunaldian.
Hartara, bizkaitarrek lehen garaipena erdietsi dute F multzoan, eta, hurrengo fasera sailkatzeko bidean, aurkari zuzena izan daitekeen taldeari etorkizunean garrantzia izan dezakeen puntu ugariko tartea atera dio.
Gernikarren aldetik, taldeko jokalari gehienen ekarpena positiboa izan bada ere, Nikolina Milicen jarduna bereziki distiratsua izan da 27 puntu sartu eta 24ko balorazioa lortu baitu. Bosniarrari laguntza bikaina eman dio Blake Dietrick joko-antolatzaile estatubatuarrak (11 puntu eta 17ko balorazioa).
Neurketa ez da batere ikusgarria izan lehen laurdenean, talde biek oso jario urria erakutsi baitute lehen hamar minutuetan, eta horren isla zuzena izan da markagailuko emaitza (13-10).
Ondoren, baina, etxekoek bizitu egin dute jokoa, eta zuloa zabaltzen hasi dira apurka-apurka. Bigarren partziala 12 puntuko aldearekin bereganatu dute (26-14), eta, ondorioz, atsedenaldian, 15ekoa zen markagailuko tartea (39-24).
Neurketako bigarren 20 minutuak jokatzera bi taldeak bueltatu dira, baina, kantxa gainean talde bakarra zegoela zirudien, Lointek Gernika jaun eta jabe izan baita amaierara iritsi arte. Mario Lopezen jokalariak 23 eta 7ko emaitzarekin bereganatu dute hirugarren laurdena eta 15 eta 10koarekin, azkena.
Horrenbestez, garaipen honekin Lointekek berdindu egin du sailkapenean Hungariako taldea, bakoitzak partida bana irabazi baitu.
Fitxa teknikoa:
77- Lointek Gernika (13+26+23+15): Ocete (8), Dietrick (11), Wojta (5), Mazionyte (5), Milic (27) -hasierako bostekoa- Ariztimuño (1), Arrojo (8), Nogaye Lo (9), Molina (-) eta Díez (3).
41- Uni Györ (10+14+7+10): Dombai (9), Hruscakova (10), Ygueravide (8), Devaughn (4), Torok (-) -hasierako bostekoa- Barnai (6), Czank (-), Dul (-), Mansare (2) eta Varga (2).
Epaileak: Van Slooten (Herbehereak), De Lange (Belgika) eta Maret (Frantzia). Mazionyte kaleratu dute bost falta egin ostean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa