13:05

Saskibaloia

Real Madril-Bartzelona (1-0)

Pablo Laso: 'Bigarrena irabazteko jokoa hobetu beharko dugu'

Erredakzioa

Real Madrileko entrenatzaileak tentsio handiko neurketa izango dela iragarri du, eta aurreneko partidan epaileek ez zutela emaitza baldintzatu azpimarratu du.

  • Pablo Laso. Argazkia: EFE

    Pablo Laso. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Laso arabarrak Endesa Ligako finaleako bigarren partidari egin beharko dio aurre gaur, Madrilen garaipen ederra lortu ondoren (76-72). Real Madrilek finalean aurrea hartu du (1-0), baina Lasok argi utzi nahi izan du bigarren norgehiagoka irabazteko "jokoa hobetu" beharko dutela.

"Taldeak hobetzen doaz, eta irabazteko guk ere hobetzen joan behar dugu. 40 minutuak kontzentraturik egon behar dutela esaten diet. Tentsio handiko partidak dira, eta xehetasun guztiak garrantzitsuak dira. Hori bagenekien hasieratik", adierazi du prestatzaileak.

Tentsioa, urduritasuna, eta parekotasuna Real Madrid-Bartzelona neurketetan ia beti ematen da.

"Ligako finalean gaude, Europako talderik onenetarikoen arteko finalean. Neurketa hauek oso zailak dira. Orain, garrantzitsuena aurreneko partida ahaztea da, eta bigarren norgehiagokan guztia ematea. Finala oso gogorra izango da, eta pixkanaka hobetzen joan beharko dugu2, azaldu du Pablo Lasok.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena