Saskibaloia
ENDESA LIGA
EITB
Arabako taldeak bigarren garaipena lortu du Leganes 70-64 garaituta. Azu Muguruzaren taldeak Joventut Badalona gainditu du (74-68), eta sailkapenaren gorenean finkatu da horrela. Lointek Gernikak, berriz, porrota jaso du Cadi La Seuren aurka (63-75).
IDK Euskotreneko jokalariak garaipena ospatzen Argazkia: @ibaetabasket
Emakumezkoen Endesa Ligako zortzigarren jardunaldian, Kutxabank Araskik bere bigarren garaipena lortu du Innova-TSN Leganes aurkari zuzena gaindituta, eta Ligako sailkapeneko azken postuetatik urrundu da. Lehia zirraragarri batean, Gasteizko taldea nagusitu da: hirugarren laurdenaren erdian 18 puntugatik galtzen joan ostean, Arabako taldeak markagailua irauli du azken laurdenean, eta 70-64 garaitu du Innova-TSN Leganes.
IDK Euskotrenek, bere aldetik, denboraldiko talderik sendoenetako bat dela erakusten jarraitzen du. Euskal taldeak 75-68 irabazi dio Joventut Badalonari, zazpigarren garaipena jarraian lortuta sailkapeneko gorenean finkatzeko. Halaber, garaipenak tituluagatik borrokatzeko hautagai sendo bihurtzen du.
Lointek Gernikak, berriz, 63-75 galdu du Malosten. Lehen laurden estua jokatu ostean, bigarrenean hazi egin da, eta aurretik iritsi da atsedenaldira: 40-36. Hirugarren laurdenean, baina, Gernika oso gaizki ibili da eta aurkariak abantaila handia atera du. Aldea kudeatzearekin nahikoa izan du Cadi La Seuk garaipena lortzeko.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar