12:03

Saskibaloia

Zuzenean

Bilbao Basketen eta Lointek Gernikaren neurketak, gaur, EITB Median

EITB MEDIA

Batetik, beltzezko gizonek Georgiako BC Kutaisi 2010 taldeari egingo diote bisita Tbilisi Arenan, 16:00etan. Bestetik, Lointek Gernikak Uniao Sportivaren etxean jokatuko du, Azoreetan, 22:30ean. Bi hitzorduak ikusgai izango dira EITB Median.

  • Bilbao Basket, Europa Kopan

    Bilbao Basket, Europa Kopan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITB Mediak Surne Bilbao Basketen eta Lointek Gernikaren Europako hitzorduak emango ditu asteazken honetan. Beltzezko gizonen norgehiagoka 16:00etatik aurrera izango da ikusgai, ETB4n eta eitb.eus-en; Gernikako taldeak, berriz, gauean jokatuko du, 22:30ean, eta streaming bidez emango du eitb.eus webguneak. 

Surne Bilbao Basketek Georgiako BC Kutaisi 2010 izango du aurkari, Tbilisi Arenan, azken partiduetan erakutsitako hobekuntzari eusteko asmoz. Pentsatzekoa da beltzezko gizonentzat tramitea izango dela partida, FIBA Europa Kopako E taldeko dinamika ikusita: Jaume Ponsarnauren taldeak PUMPA Basket Brno menderatu zuen, 54 puntuko aldeaz, azken jardunaldian (51-105).

Lointek Gernikako jokalariek Azore uharteetara egin dute bidaia, Uniao Sportivaren kontra jokatzeko. Portugaleko taldeak lau norgehiagokak galdu ditu orain arte. Malosten, Lointek izan zen nagusi, 21 puntu aurretik. Gaur gauean, sasoiko lehen garaipena eskuratu nahi dute etxetik kanpo.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena