00:23

Baskonia

Euroliga

Baskoniak galdu egin du Euroligako play-offeko lehen partida, Real Madrilen aurka (90-74)

EITB MEDIA

Gasteizko taldea hasieratik izan da atzetik markagailuan, eta hirugarren laurdenean emaitza ia erabakita gelditu da. Hala, Real Madril 1-0 ari da irabazten play-offean, eta Baskoniak osteguna du jomugan, orduan izango baita bigarren norgehiagoka.

  • Costello eta Poirier, partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.

    Costello eta Poirier, partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak galdu egin du, 90-74, Real Madrilen aurka, astearte gauean, Madrilgo WiZink Centerren, 2023-24 denboraldiko Euroligako play-offeko lehenengo partidan. Hala, Real Madrilek play-offeko aurreneko puntua eskuratu du, eta talde zuria 1-0 ari da gailentzen; orain, Baskoniak eta Madrilgo taldeak osteguna dute jomugan, orduan jokatuko baitute play-off honetako bigarren neurketa.

Dusko Ivanovicen gizonek, testuinguru honetan, ezin izan diote nahi bezala ekin Real Madrilekin duten lehiari, Berlingo Lauko Finalean izatea helburu; baina play-offak hastea besterik ez du egin, eta ziurrenik Baskoniako entrenatzaileak eta jokalariek ikasi egin dute zer egin ahal duten bigarren norgehiagokan hobeto eta gogorrago jokatzeko. Gasteizko taldeak WiZinken irabaziko balu, Baskoniak bereganatuko luke zelai abantaila, seriea Gasteizera iritsi aurretik.

Lehenengo partidan, Real Madril ia-ia hasieratik jarri da goitik markagailuan, eta argi irabazi du.  Baskoniak atsedenaldira arte izan ditu aukerak. Aurreneko laurdena 26-17 bukatu da, nahiz eta etxekoek 14 puntuko aldea ere izan duten, 25-11koan, eta lehenengo zatiaren amaiera emaitza 48-37koa zen. Hirugarren laurdena izan da giltzarria, orduan Real Madrilek 70-53ko markagailua kokatzea lortu baitu. Azken hamar minutuetan, ez da aldaketarik izan: Baskoniak ez du amore eman, baina ezin izan du aurkaria estutu, ezta ere.

Markus Howarrdek 15 puntu sartu ditu, belaunean kolpea jaso arren, eta Baskoniako saskiratzailerik onena izan da, beste behin; Costellok, Miller-McIntyrek eta Rogavopoulosek 14na puntu egin dituzte.

Ostegunean, hitzordua, berriro ere, 21:00etan da, WiZink Center bertan.

Fitxa teknikoa

90 - Real Madril (26+22+22+20): Campazzo (10), Musa (16), Hezonja (9), Yabusele (7), Tavares (8), -hasierako bostekoa-, Poirier (10), Deck (4) Llull (8), Causeur (-), Sergio Rodríguez (5), Rudy Fernandez (6), Abalde (7).

74 - Baskonia (17+20+16+21): Miller-Mcintyre (14), Kotsar (2), Sedekerskis (3), Marinkovic (9), Rogkavopoulos (14) - hasierako bostekoa -, Diez (-), Howard (15), Costello (14), Chiozza (3), Raieste (-).

Epaileak: Emin Mogulkoc (Turkia), Olegs Latisevs (Letonia) eta Ioannis Foufis (Grezia). Ez dute inor kanporatu.

Gertakizunak: Euroligako play-offeko lehenengo partida, WiZink Centerren. 9.632 zale izan dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena