21:17

Baskonia

Euroliga

Azken laurdenean galdu du Baskoniak Fenerbahceren aurkako partida (111-96)

EITB Media

Fenerbahcek eta Baskoniak berdinduta (78-78) amaitu dute partidaren hirugarren laurdena, baina Dusko Ivanovicen taldea gaizki egon da defentsan, eta porrot gogorra jaso du Istanbulen jokatutako norgehiagokan, 96 puntu egiteko gai izan arren.

  • Dusko Ivanovic. Argazkia: EFE

    Dusko Ivanovic. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak galdu egin du Fenerbahceren aurka Istanbulgo Ulker Sports Arena pabiloian ostiralean jokatu duen Euroligako partida. Dusko Ivanovicen taldea irabazteko aukerarekin iritsi da norgehiagokaren azken zatira, baina defentsan gaizki egon da, eta, azkenean, etxeko taldeak eskuratu du garaipena: 111-96.

Partidari konfiantzarekin ekin dio Baskoniak, eta lehen laurdenean 32-34 gailendu da. Lehendabiziko hamar minutuak ikusgarriak izan dira, eta bi taldeek makina bat puntu eskuratu dituzte, defentsan biek ala biek hutsegite ugari eginda.

Bigarren zatian, etxekoak hobeto hasi dira defentsan, eta 47-40 aurreratu dira markagailuan, Baskoniak galdutako baloiak puntuak egiteko baliatuta. Egoerari buelta eman nahian, Dusko Ivanovicek etenaldia eskatu du, eta Gasteizko taldea suspertu egin da. Puntu bateko aldearekin joan da atsedenaldira (55-54).  

Hirugarren laurdenean ere, puntu andana izan dira: 78-78. Zazpi minutuan, Fenerbahcek zazpi hiruko sartu ditu, eta Baskoniak, hiru; horietako bi, Dani Diezen eskutik. Bera izan da gehien nabarmendu den jokalarietako bat.

Alabaina, partidaren azken laurdenean, baloi asko galdu ditu Baskoniak, Ivanovicen mutilak 10 puntuko aldearekin jarri dira atzetik, eta ez dira gai izan partidari buelta emateko, 30. minutura arte berdinduta joan badira ere. Fenerbahcek, ostera, bere mailari azkeneraino eutsi dio, eta Baskoniak 111-96 galdu du.

FITXA TEKNIKOA

111 - Fenerbahce (32+23+23+33): Calathes (11), Noua (7), Dorsey (4), Hayes-Davis (19) eta Sanli (8) ¿lehen bostekoa¿; Guduric (13), Wilbekin (1), Motley (11), Biberovic (17), Papagiannis (6) eta Sestina (14).

96 - Baskonia (34+20+24+18): Miller-McIntyre (8), Marinkovic (18), Diez (15), Moneke (14) eta Costello (9) ¿lehen bostekoa¿; Howard (4), Kotsar (2), Sedekerskis (9), Theodore (11) eta Rogkavopoulos (6).

Epaileak: Lottermoser, Hordov eta Sukys. Ez dute inor kanporatu.

Gertakizunak: Euroligako 27. jardunaldiko partida, Istanbulgo Ulker Sports pabiloian.

 

 

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena