19:36

Baskonia

EUROLIGA

Baskonia bajez beterik, indarrak neurtu beharko ditu azken sailkatu arriskutsu baten aurka

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lesionatu ugari dituen Baskoniak Asvel Villeurbanne izango du aurkari ostegun honetan. Frantziako taldea Euroligako azken tokian dago sailkapenean, baina hoberantz egin du azken aldian, presiorik gabe jokatzen ari baita.

  • Dusko Ivanovci Monekerekin hitz egiten partida baten zehar. Irudia: Efe.

    Dusko Ivanovci Monekerekin hitz egiten partida baten zehar. Irudia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gorri-urdinek lesioz beteriko taldearekin egin beharko diote aurre partidari. Hala ere, Chris Chiozza eta Matt Costellok jokatu ahalko dutela badirudi ere, lehiaketaren erritmoak eragin handia izango du bi jokalari horiengan. Oraingoz, ez dute jokatuko ez Tadas Sedekerskis ez eta Khalifa Diopek.

Era berean, frantsesek ez dute izango Nando De Colo, taldeko liderra dena; alabaina, Paris Lee edota Youssoupha Fall (Baskoniako jokalari ohia) jokalariak ondo ibili dira aurreko neurketetan.

Fallez gain, Joffrey Lauvergne eta Mike Scott dira puntuak nekez sartzen dituen taldeko beste jokalari azpimarragarrienak. Edozein kasutan ere, gasteiztarrek hurbiletik zaindu beharko dute Timothe Luwawu-Cabarrot, bera baita Asvel taldeko saskiratzailerik onena, partida bakoitzeko 14 puntu baino gehiago sartuta.

Frantsesek behin bakarrik irabazi diote Baskoniari (86-88), 20-21 denboraldian. Aurten, lehenengo itzulian, Asvel Villerbaunnek etxean jokatu zuenean, ezin izan zuten ezer egin Dusko Ivanovicen taldearen aurka. Arabarrek hasiera eskasa izan bazuten ere, neurketari buelta eman ahal izan zioten, eta neurketa bereganatu zuten: nabarmentzekoa izan zen Chima Monekeren jokoa eta Markus Howarden 35 puntuak.

Halaber, Baskoniak ezin ditu partida gehiago galdu, onenekin egon nahi baldin badu hurrengo fasean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena