Baskonia
MVP
Agentziak | EITB Media
Abenduko globalean, Monekek 19,4 puntuko batez bestekoa izan zuen, % 80,4ko eraginkortasuna jaurtiketa libreetan, % 55,2koa biko jaurtiketetan (16/29), % 42,1ekoa hirukoetan (8/19) eta 8,2 errebotetan.
Chima Moneke. Argazkia: EFE
Chima Moneke nigeriarra, Baskoniako jokalaria, aukeratu dute 2023-24ko Endesa Ligako abenduko MVPrako, hilabetea 25,4ko balorazioarekin osatu ondoren.
Baskoniako pibotak, 2021-22 denboraldian Endesa Ligako boskote onenean izan zenak eta jardunaldiko jokalari onenaren banakako bost sari irabazi zituenak, 17 puntu sartu zituen Joventuten aurka, 22 Teneriferen aurka, 29 Palenciaren aurka, 6 Bartzelonaren aurka eta 23 Basquet Gironaren aurka.
Abenduko globalean, Monekek 19,4 puntuko batez bestekoa izan zuen, % 80,4ko eraginkortasuna jaurtiketa libreetan, % 55,2koa biko jaurtiketetan (16/29), % 42,1ekoa hirukoetan (8/19) eta 8,2 errebotetan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa