Baskonia
Berritzea
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Entrenatzaile katalanak beste urtebeterako berritu du kontratua Gasteizko taldearekin.
Peñarroyak Baskonia entrenatzen jarraituko du. Argazkia: @Baskonia
Albisteak (1)
Baskoniak ostegun honetan baieztatu duenez, Joan Peñarroyak beste denboraldi bat egingo du bere aulkian, eta bigarren urtea jarraian beteko du talde gasteiztarrean.
Joventutek final-laurdenetan kanporatuta liga amaiera azkarraren ondoren, talde gasteiztarrak eta entrenatzaile katalanak "beste denboraldi baterako konpromisoarekin jarraitzea" erabaki dute, denboraldia amaitu eta hiru astera eman den iragarpenean.
"Peñarroyak Baskoniako zaleei hainbeste gozarazi dien estiloari eutsi nahi dio, datorren denboraldian Euroligan zein ACB Ligan izango diren kirol-helburu handiak lortzeko asmoz", adierazi du klubak.
Joan den denboraldian taldearen joko bikainak kontraste handia izan zuen azken jardunaldian Euroligatik kanpo geratuta, urte osoan play-off postuetan egon ondoren.
Gainera, Ligan Joventut izan zen bere borrero nagusia, bi txapelketatatik kanporatu baitzuen talde euskalduna, Ligako zein Errege Kopako final-laurdenetan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa